Alderdi Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/06/23

Tokiko Gobernu Batzorde berria izendatuta

Legealdiko lehen Udalbatza uztailaren 4-an egingo da
Tokiko Gobernu Batzorde berria izendatuta

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, Tokiko Gobernu Batzorde berria izendatu du gaur. Hasiera batean, bost kidek osatuko dute, alkatea beraz gain.

Tokiko Gobernu Batzordea EAJ-ko bost zinegotzik osatuko dute: Nekane Arzallus, Kerman Orbegozo, Juanra Viles, Martin Ibabe eta Mariaje Idoeta.

Udal gobernua da Tokiko Gobernu Batzordearen organua. Bere izendapenak udal administrazioaren funtzionamendua bermatzen du, baita hartu beharreko erabakiak legez gauzatzea ere.

Egungo osaketak ez du baldintzatzen aurrerago bestelako osaketa bat izatea, egun zabalik diren koalizio gobernurako negoziazioak emaitza emango balute.

Bozeramaile Batzordea

Beste alde batetik, Udalek Bozeramaile Batzordeak pasa den maiatzaren 28ko hauteskundeen ondorengo lehen bilera egin du gaur. Hartutako erabakien artean, legealdiko lehen Udalbatzaren eguna jarri dute bozeramaileek alkatearekin batera, eta hala, lehen osoko bilkura hurrengo uztailaren 4an egingo da.

Horrekin batera, Bozeramaile Batzordeak erakundearen funtzionamenduaren inguruko gaiak adostu ditu, hala nola, Udaletxean egin ohi diren ezkontzak, Udalbatzako eserlekuen banaketa fisikoa, edota Pleno Batzordeen osaketa, pasa den legealdiko berberak izango direlarik.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...