Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hiru hiriak lotuko dituen bidegorria EAJren apustu sendoa izan da beti
Talde jeltzalea pozik agertu da Txingudiko badia inguratuko duen pasabidea eraikitzeko lanen lizitazioagatik
Gaur albiste ona jaso dugu: Irun, Hondarribia eta Hendaia lotuko dituen Plaiaundiko bidegorria datorren udan gauzatuko da. Albiste ona Irunentzat eta irundar guztientzat.
Urteak dira Irunek pertsonen joan-etorria eta Plaiaundi inguruaren gozamena erraztuko zuen pasealeku bat behar zuela pentsatu genuenetik. 2013an, duela 10 urte, gure hirian zeuden aukerak aztertu genituen, eta, gure proposamena eratu ondoren, Eusko Jaurlaritzari helarazi genion, aztertu eta, hala badagokio, garatu ahal izateko, haiek baitira gai horretan eskumena dutenak. Gainera, babesa eskatzen diegu bai Irungo Udalari, bai udal talde guztiei, bai Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Gure proposamena argia eta zehatza izan zen, paseo atsegin bat nahi genuen, ingurumena errespetatuko zuena eta Bidasoa ibaiari merezi duen protagonismoa eskainiko ziona. Izan ere, gure hiriko naturguneak birnaturalizatzea ezinbestekoa da Iruni etorkizun hobea eskaintzeko.
Horrela, geroztik, eta urte hauetan zehar, Irungo EAJ-PNVtik urrats nekaezinak eman dira bidegorri hau errealitate izan zedin.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


