Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2023/05/30
Eskerrak eman nahi dizkizuegu EAJ-PNV hautatu zenuten guztioi, jakin lanean jarraituko dugula, gure herria etorkizunera bidean jartzeko
Igandeko hauteskunde gauaren ostean, eskerrak eman nahi dizkiegu EAJ-PNV hautatu zuten herritar guztiei, 892 mutrikuarrei. Era berea zorionak eman nahi dizkiogu EH Bilduri, haiena izan baitzen zerrenda bozkatuena. Aitortu behar dugu lortutako emaitza ez zela esperotakoa izan.
Ion Gambrak, talde osoaren izenean esker hitzak izan ditu: “bihotz bihotzez eskarrak eman nahi dizkiegu gugan konfiantza jarri duzuen mutrikuar guztiei. Alkatetza eskuratu ez arren, konfiantza horri lan eginez erantzuteko ardura dugu, mutrikuar guztientzat lan egiten jarraituko dugu, dedikazioarekin eta gogoarekin, Mutrikuk aurrera egin dezan, herri hobe baten alde, herritarren interesak defendatuz, eta beti, pertsonak erdigunean jarriz. Elkarrizketarako prest izango gara beti, arduraz egingo dugu lan, gertutasunetik”.
Nabarmenak...
Kongresua
2023/09/19
Eusko Legebiltzarra
2023/09/14
Berria
2023/09/13
Berria
2023/09/01
Berria
2023/07/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2019/04/12
EBB
2019/09/29
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13