Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/03/06

Maria Otaegi Velez izango da Astigarragako EAJ-PNVren hautagaia alkatetzarako.

Astigarragako EAJ-PNVk, bere batzarrean, aho batez izendatu du Maria Otaegi Velez maiatzaren 28an izango diren hauteskundeetarako, alderdiaren zerrendaburu.
Maria Otaegi Velez izango da Astigarragako EAJ-PNVren hautagaia alkatetzarako.

Otaegi, tradizio politiko sakona duen Astigarragako familiakoa da, eta, esperientzia dauka udaletxeko lanetan, izan ere, 12 urte eman ditu zinegotzi lanetan Hernanin. Orain, EAJren zerrendaburu jarraituko du ibilbidea Astigarragan. Maria Otaegi, Zuzenbidean lizentziatua da, eta, aholkulari lanean aritu da sektore pribatuan; gaur egun irakaslea da.

Arduraz eta ilusioz hartu du datorkion erronka. Ilusio berbera eta eskarmentu handia duen lan taldearekin elkarlanean, Astigarragaren eta astigartarren beharrei erantzungo dien programa osatzen dihardu.

«EAJ-PNVk konpromiso ukaezina du Astigarragarekin; esaterako, 1986ean Donostiatik desanexionatzearen aldeko apustu irmoa egin zuen (beste alderdiek ez bezala) eta horri esker da Astigarraga berriz ere herri independiente. Ondoren, Astigarragako hezkuntza-, kirol- eta kultur-azpiegiturak  gauzatu ditu. Herriko gazteak bizitza-proiektua Astigarragan bertan egin ahal izateko plangintzak bideratu ditu».

«EAJ-PNVk konpromiso ukaezina du Astigarragarekin», esan du. Eta gaineratu du, «1986an Donostiatik desanexionatzearen aldeko apustu irmoa egin zuen (beste alderdi batzuek ez bezala), eta horri esker, Astigarraga herri independentea izan da berriro. Gainera, Astigarragak behar dituen kultura-, hezkuntza-, kirol- eta gizarte-azpiegiturak errealitate izatea lortu du. Laburbilduz, bultzatu duen hirigintza- eta zerbitzu-plangintzari esker, herriko gazteek euren bizi-proiektua herrian bertan egin ahal izango dute: Astigarraga etorkizuna duen herria bada, EAJri esker da».

Ildo horretatik, Astigarrak dituen erronkei erantzuteko lanean dihardu taldeak, gogoz, sendo eta zintzo. Hori da EAJ-PNVren eredua.

Etorkizunari begira, Otaegik esan du: “Astigarraga herri langile eta indartsua da, potentzial handikoa. Herriak dituen baliabideekin eta elkarlanean behar diren proiektuak bideratuko ditugu, eta Astigarraga merezi duen lekuan kokatuko dugu. Legealdi honetan eginda beharko luketen proiektuei bultzada emango diegu”. Eta jarraitu du: “ herrikideak entzun eta euren ekarpenak jasotzeko prest gaude, atea beti zabalik daukagu herritarren beharrei eta eskaerei erantzuteko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube