Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irmo gaitzesten dugu Ibarrako Juan Luis Cid zinegotziaren aurkako erasoa
Atzo arratsaldean, Juan Luis Cid, 66 urteko EAJko zinegotziari eraso egin zioten kalean, Ibarran. Inolako arrazoirik gabe, erasotzailea iraintzen hasi zitzaion eta ukabilkada bat eman zion aurpegian eta ostikada bat urdailean, EAJren aurka inproperioak jaurtitzen ari zela, erasoa ezer egin gabe ikusi zuten herritarren aurrean.
Gertakari horien aurrean, EAJk bere gaitzespen irmoa adierazi nahi du; era berean, horrelako gertaerak eragiten dituzten jarrerak arbuiatzen ditu.
Denbora luzez, Ibarrako EAJko zinegotziek hutsak, irainak eta begirada txarrak jasan dituzte, eta, orain, eraso hori izan da edalontzia bete duen tanta. Horren adibide argia da gure herrian, gure gizartean, oraindik ere badirela pentsamolde ezberdinak batera egotea onartzen ez dutenak; zenbaitek pentsamendu bakarra inposatu nahian jarraitzen dute; eta hori onartezina da. Jarrera horiek ez dute lekurik Ibarran, eta behingoz amaitu behar dute. Pertsona guztiak errespetatzea eskatzen dugu, haien ideologia, militantzia edo kidetasun politikoa edozein izanda ere.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


