Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/01/24

EAJ-PNVk Irungo etorkizunerako ezinbesteko gaiei buruzko topaketak antolatu ditu IDEIAlekun

Urteak daramatzagu auzoetara hurbiltzen, bizilagunei eta elkarteei entzuten eta gure hirian, Irunen, dauden arazoei buruzko informazioa biltzen. Guzti honekin, elkarrekin eraikitako proiektuak eskaini ahal izateko irundarrei, beraiekin batera eraikia.
EAJ-PNVk Irungo etorkizunerako ezinbesteko gaiei buruzko topaketak antolatu ditu IDEIAlekun

Garapen potentzial izugarria duen hiri bat dugu, eta ez gara behar adina aprobetxatzen ari. Irun gehiago izan daiteke. Horregatik, lehentasun sozial eta politikotzat hartu behar dugu gure hiria modernizatzea eta behar bezala sustatzea. Irundarren egunerokotasuna hobetzea, da gure lehentasunetako bat, besteak beste.

Aurrera egingo duen Irun bat nahi dugu, anbizioz eta aukera guztiak ahalik eta gehien aprobetxatuz, bere etorkizuna eraikiko duena. Irunek bilakaera bat izan du 20 urte hauetan, baina ondo landutako aukerak alferrik galtzen ari direla ikusten dugu, herritarrekin, tokiko eragileekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean, aprobetxatu daitezkeen aukerak. EAJ-PNVtik Irun erakargarriagoa, modernoagoa, funtzionalagoa, atseginagoa eta ideia berrietara irekiagoa izatea nahi dugu.

Eta, bide horretan, topaketa irekiak antolatu ditugu IDEIAlekun. Hirirako funtsezkoak diren eta Irungo herritarrak kezkatzen dituzten gaiak jorratzeko hitzaldiak. Hauetan, bertaratzen diren pertsonek hainbat gairi buruzko ikuspegiak, ideiak eta iritziak partekatu ahal izango dituzte, hala nola, etorkizuneko hirien eraldaketaren inguruan, ekonomia jasangarria eta natura guneak berreskuratzearen inguruan, energia baliabide propioen inguruan, zahartze aktiboaz, bakardadeaz, buru osasunaz, segurtasunaz eta bizikidetzaz, eta erantzunkidetasunaz. Pertsonaia garrantzitsuak izango dira jorratutako gai hauen inguruan hizketan.

Lehenengo hitzordua datorren asteartean, urtarrilak 31, arratsaldeko 19:00etan izango da eta gaia “Hirien eraldaketa eta etorkizuneko Irun” izango da eta gonbidatua, Donostiako alkatea, Eneko Goia izango da. Gure bozeramaile Xabier Iridoyk lagunduko dio eta EAJ-PNVk Irunerako duen ikuspegia, proposamena eta proiektua azalduko ditu.

Iridoyk, bere lantaldearekin batera, era berean, IDEIAlekuko egonaldiekin jarraituko du eta auzoetara bisitak egiten ere jarraituko dugu. Baita lan jardunaldiekin eta bilerekin, gure hiriko eta auzoetako arazo eta erronka garrantzitsuenak identifikatu eta hauei aurre egiteko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...