Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/01/19

EAJ-PNVk, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren agendan jarri du Irun

EAJ-PNV pozten da Irungo anbulatorio handi berria Sagardui sailburuaren agendan jarri izanaz.
EAJ-PNVk, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren agendan jarri du Irun

Hilabeteak daramatzagu lanean eta aztertzen, bilerak eta topaketak egiten osasun arloko profesionalekin eta arkitekto adituekin, proposamen bideragarri eta errealista bat egiteko helburuarekin. Eta prozesu horren guztiaren ondoren, proposamen serio eta zehatza egin dugu. Irundarrekin landutakoa, beraien eskaerak barneratzen dituena.

Gainera, eskerrak eman nahi dizkiogu Osasun Sailari gure hiriko zerbitzuak hobetzeko dauden aukera guztiak aztertzeko prest egoteagatik.

Era berean, eta amaitzeko, Santanori eskatzen diogu irundarrei ez kentzeko zentroan anbulatorio handi bat izateko aukera. Oinaurrekoa bai, baina Anbulatorio berria, modernoagoa, zerbitzu gehiagorekin, erdigunean dagoena eta ondo konektatua baita ere. 4-5 urteren buruan errealitate izan daitekeena eta Osasun Sailak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituena.

Beraz, Santano jaunari beste behin eskatzen diogu ez dezala hiriarentzat onuragarria den proposamen baten garapena blokeatu. Hainbeste irundarrek eskatzen duten proiektua eta Osasun Bidasoa bezalako plataformak baztertzen ez duena. Irunek agente laguntzaile bat behar du. Ez da alderdi kontuetarako unea, Irungo garaia da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...