Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/01/12

IDEIAleku, Irungo ideiei eta herritarrei irekitako gunea

EAJ-PNVk eta Xabier Iridoyk, egungo bozeramaile eta Irungo alkategaiak, datorren ostiralean, 19:00etan, IDEIAleku inauguratuko dute. Herritarrekiko harremanean eta ideien trukaketan sakontzeko gunea.
IDEIAleku, Irungo ideiei eta herritarrei irekitako gunea

Irungo erdigunean, Kolon pasealekua 27 (Luis Marianoren lorategietan), IDEIAleku izeneko eta hiriari buruz dugun ikuspegia plazaratzeko eta irundarren usteak bertatik bertara jasotzeko sortu dugun lokala dago. Elkarrizketaren eta parte-hartzearen garrantzian sinesten dugu, eta hori da lokal berri honen helburua. IDEIAleku elkarrizketarako, entzuteko eta jendearen eguneroko kezkei erantzun ahal izateko gunea izatea nahi dugu. Irun “hiri hobea” izan dadin ideiak eman nahi dituzten irundarren topagunea. Ez da hauteskunde-egoitza, ezta batzokia ere.

Kontua ez da proiekturik onena aurkeztea, baizik eta gure hiri-proiektua partekatzea eta aberastea. Hirian pentsatzeak, pertsonak kontuan hartu gabe, ez du izateko arrazoirik. Are gehiago, kontuan izanik aldaketa- eta ziurgabetasun-une baten aurrean gaudela. Ekarpenak egiteko eta entzuteko unea da. Irun aurrera bultzatzeko garaia da.

Izan ere, lurraldea, Gipuzkoa, aldaketa-testuinguru horretan aurrera doan bitartean, Irun gero eta urrunago dago bilakaera horretatik. Esaterako, langabezia-tasa Gipuzkoako batez bestekoa baino %33 handiagoa da (lurraldeko altuenetakoa). Irundarren bizi-kalitatea kaltetua ikusi da¸ besteak beste segurtasun ezaren sentsazioagatik, osasun zerbitzuen egoeragatik, edo dugun mugikortasun zailagatik. Gainera, egungo alkateak eta bere Udal Gobernuak ahaztuta edo geldituta dituzten proiektu asko ditugu. Atzera begiratzen jarrai genezake, baina guk nahiago dugu aurrera begiratu, gure hiriaren beharrak identifikatzeko eta hauei irtenbide bat eskaintzeko.

IDEIAlekun eztabaidak, bilerak, erakusketak, lan-gosariak, hitzaldiak edo elkarrizketa pertsonalak izango dira hiriko gizarte, kirol, kultura eta ekonomiako ordezkariekin. Eztabaida aberastu nahi da bertan. Zinegotziak, ordezkariak eta hautagai jeltzalea bera txandakatuko dira ideiak entzuteko eta iritziak eta proiektuak trukatzeko. Parte hartu, hitz egin, galdetu edo entzun nahi duten pertsona orok nahi duenean gerturatzeko aukera du datorren astelehenetik aurrera.

IDEIAleku edozein pertsonari zuzendutako proiektua bada ere, motibazio gehigarria izan da gure oinarriaren artean. Ez genuen horrelakorik aurreikusi, baina barne-aktibatzaile gisa funtzionatu du. Hala ba, proposamen eta bisita asko izatea espero dugu.

Irundar guztiei gonbidapena

Irun hobe bat posible dela uste duten eta nahi duten pertsona guztiak animatu eta gonbidatzen ditugu proiektu honekin bat egitera eta, datorren ostiralean, urtarrilak 13, 19:00etan egingo den inauguraziora gerturatzera. Elkarri entzun, elkarrekin hitz egin eta ideia desberdinez eztabaidatzeko aukera izango dugu, eta pintxo batzuk dastatzeko aukera ere izango ditugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...