Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/11/30

EAJ-PNVk, 2023ko Aurrekontuetarako hiru negoziazio ardatz ezarri ditu

Joan den azaroaren 16an, Udal Gobernuak 2023 urterako aurrekontuen proiektua aurkeztu zuen. Pandemiak markatutako agintaldiko azken aurrekontuak.
EAJ-PNVk, 2023ko Aurrekontuetarako hiru negoziazio ardatz ezarri ditu

Garai latz hauetan, hasieratik, udal gobernuak egoera zail eta ustekabeko hau arintzeko, abian jarri dituen ekimen eta neurri guztiak babestu ditugu. Gure jarrera beti izan da baikorra eta proposamenen bidez laguntzea xede zuena. Hala ikus daiteke, gainera, pasa diren 3 urte hauetako aurrekontuen negoziazio guzti guztietan. Hala ba, oraingoan ez da gutxiago izango, eta azken aurrekontu honetan jarrera eta xedapen berarekin jarraituko dugu.

EAJ-PNVn proposamen bat lantzen ari gara, eta honek izango dituen ardatz nagusiak zein diren jakitera eman nahi ditugu. Datorren urteko aurrekontuak negoziatzeko ere erabiliko ditugun ildoak.

          1.- VIA IRUNen hurrengo zehaztapenak sartzeko konpromisoa: IRUN banatzen duen trenbide-arrakala ezabatzen joateko, trenbide hondartza estaltzea eta hiriaren alde bateko eta besteko auzoen arteko ibilgailuentzako konexio iraunkorra ezartzea.

          2.- Segurtasun eta Bizikidetza Planaren garapenean arduraz jokatzea, IRUN, irundarren segurtasuna, askatasuna eta ongizatea bermatuko dituen hiri bat izan dadin.

          3.- Ikastetxeetan inbertsio handiagoa egiteko konpromisoa.


Uste dugu hiru proposamen hauek Irunek gaur egun dituen beharrizan batzuk islatzen dituztela, eta era berean, irundarrentzat anbizio handiagoko Irun baten alde egiten dutela.

Era berean, eta aurreko urteetan ez bezala, gobernuak aurkeztutako proiektua aztertzen badugu, oraingoan honek eskura dituen baliabide guztiak aktibatu dituela ikusi daiteke. Esan genezake diru guztia mahai gainean jarri duela. Gure taldea eta udal gobernuaren artean, azken urteotan desadostasun iturri izan den gaia; izan ere, urteotan gobernuak baliabideak zintzilik utzi ditu, erabili gabe. Eta guk hasieratik defendatu dugu baliabide horiek oso garrantzitsuak zirela Irungo herritarrei zerbitzu hobeak eta laguntza osoagoak eskaintzeko.

Aurreratu bezala, oraingo honetan udal gobernuak baimendutako defizitaren marjina guztia erabili du, eta beste erakunde ezagun batzuen transferentzia guztiak ere barne hartu ditu. Hala ere, aurrekontuak iaz baino askoz baliabide gehiago baditu ere, ekarpenak egiteko edo jarduera berriak proposatzeko tarte txikiagoa du.

Beraz, kuantitatiboki oso aurrekontu garrantzitsuak dira aurtengoak, baina oso baldintzatuak. Pasaden urteetan adostutako proiektuen ondorioz, gure taldeak babestutako proiektuak, jarduera jakin batzuetarako Europako finantzaketaren ondorioz, eta baita inflazioaren ondorioengatik ere.

Aipatutako guztia kontuan hartuta, EAJ-PNVtik guztia tentuz aztertzen ari gara eta proposamen jarduketen ariketa bat egingo dugu. Udal Gobernuak aurkeztutako proiektua hobetu dezaketen zuzenketak aurkeztuko ditugu, honi bultzada bat emateko aukerak daudela uste dugulako.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...