Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/11/25

Mendaro, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko adinekoentzako erabilgarri daude Mendaroko 3 udal etxebizitza, Deba-Kosta Gizarte Zerbitzuen eremuko udalek hitzarmena izenpetu ostean

Mendaroko Udalak Deba Kosta eremuko Gizarte Zerbitzuen esku jarri du Mendaroko adinekoentzako ostatu-zerbitzua. Zerbitzu horrek 3 apartamentu ditu, adinekoentzako ostatu-beharrei, egonaldi luzekoei edo erabilera iraunkorreko eta aldi baterakoei erantzuteko.
Mendaro, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko adinekoentzako erabilgarri daude Mendaroko 3 udal etxebizitza, Deba-Kosta Gizarte Zerbitzuen eremuko udalek hitzarmena izenpetu ostean

Mendaroko Udalaren herriko 3 etxebizitza sozialak erabilgarri daude jada. Erabilera eskualde mailakoa izango da, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko erabiltzaileekin partekatua, Deba Kostako Gizarte Zerbitzuen eremuko udalek gaur, azaroak 25, Mendaron hitzarmena sinatu ostean. Hitzarmenak urtebeteko iraunaldia du eta 4 urte arte berritu ahal izango da urtez-urte.

Udal ostatua egonaldi luzerako edo erabilera iraunkorrerako zerbitzua da eta, salbuespen gisa, aldi baterakoa. Tutoretza, bitartekaritza-bitartekotza, gizarte-laguntza eta gainbegiratze lanak egiteko langileen laguntza eta, hala badagokio, etxez etxeko arreta pertsonala ere jasotzeko aukerarekin.

Tutoretzapeko etxebizitzen helburuak honakoak dira: erabiltzaileak haien komunitatearen ingurunean gera daitezela erraztea, autonomia-maila pertsonala hobetzea, hari eustea edota autonomiaz moldatzeko aukera ematen duten trebetasun eta gaitasunak galtzea prebenitzea, bakarrik bizitzen ez uztea, segurtasun-sentimendua eta beste zerbitzu batzuen esku-hartzea eska dezaketen beste beharrizan batzuk antzematea, hobetzea eta bizilekurik ez dutenei ostatu hartzeko aukerak ematea.

Etxebizitzak, zeinak Mendaroko Eguneko Zentroko espazio berean dauden, urteak zeramatzaten eraikita, baina orain arte ez dira erabilgarri jarri. Herritarrei zabaltzeko, Mendaroko Udalak, hainbat egokitzapena lan burutu ditu, hala nola, hezetasun arazoak konpondu, energia elektrikoaren kontagailuak egoki banatu, edota etxeko elementu ezberdinen horniketa (etxeko gailuak, menajea…), 33.058,91 euroko aurrekontuarekin.

Ostatu zerbitzuaren kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa Mendaroko Udalaren eskumenekoa izango da baina kudeaketa horren finantzaketa 4 udalerrien artean banatuko da. Inbertsioen ondorioz izango diren gastuak zein kudeaketari dagozkionak, biztanleriaren arabera banatuko dira: Elgoibarko Udalak %47,39, Debako Udalak %22,43, Mutrikuko Udalak %22,02 eta Mendaroko Udalak %8,16.

Plazaren kostuaren ordainketa, berriz, erabiltzailearen jatorrizko udalerriak ordainduko du, %100 ordaindu ezin duten pertsonen kasuan. Plazaren kostua urtero finkatuko da.

4 udalerrietako alkateek “oso positiboki” baloratu dute zerbitzu hau elkarlanean abian jarri izana: “hilabeteak daramatzagu lau udalok lanean eta gaur herritarren ongizatea bermatzeko abian jartzen dugu zerbitzu hau. Egoera zaurgarrienean dauden herritarrak hartatuko ditugu honela, Deba Kosta eremuko herritarren bizi kalitatea bermatuz eta kasu hauetan nabarmen hobetuz. Gizarte Zerbitzuen alorrean Aurrera-pausu garrantzitsua bezain beharrezkoa da”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...