Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/11/25

EAJ-PNVk Hondarribia Eginez 2023-2027 prozesuari ekin dio

Gonzalo Carrionek herritarren eta taldeen ekarpenak jasoko ditu aurrez aurre eta bide telematikoen bidez, besteak beste, WhatsApp-ez
EAJ-PNVk Hondarribia Eginez 2023-2027 prozesuari ekin dio

Atzo inauguratu zen Hondarribiko EAJ-PNVren bulego berria, Matxin Arzu kalean. Ekitaldi horretan, Gonzalo Carrion “Txalo” alkategaiak eskua luzatu zien herritarrei, elkarrekin lan egin dezaten “bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko” hiriaren etorkizuneko proiektua.

Ekimen honen helburua izango da, lehenik eta behin, azarotik otsailera bitartean garatuko den lehenengo fasean, herriaren dinamizazioan inplikatutako ehun bat lagunen iritzia entzutea eta ezagutzea, eta kudeaketa-gune desberdinen diagnostiko kontrastatua egitea. Martxoan, bigarren lan-fasean, Hondarribiko EAJ-PNVk jarduera-proposamen bat aurkeztuko du aztertutako eremu bakoitzerako.

Prozesuak herritarren bilerak aurreikusten ditu, bai EAJ-PNVk deituak izango direnak,  bai herritarren eskariz. Ildo horretan, Gonzalo Carrionek ekonomia (merkataritza, nekazaritza, arrantza, ostalaritza, turismoa, enpresa zerbitzuak, etab.), kultura, gizarte, osasun eta kirol arloetako mahai sektorialak deituko ditu, besteak beste. Era berean, hausnarketa-mahaiak irekiko ditu elkarteen munduko ordezkariekin batera, bereziki gazteei zuzendutako lan lerro batekin.

Era berean, Hondarribia Eginez 2023-2027 programan aktiboki parte hartu nahi duten eta hautagaiarekin harremanetan jarri nahi duten herritar eta kolektiboentzako komunikazio-bideak jarri dira abian, iradokizunak eta etorkizunerako hobekuntza-proposamenak egiteko.

Hondarribia Eginez 2023-2027 programak aurrez-aurreko kanalak eta euskarri telematikoak izango ditu:

      _ WhatsApp bidez 613830810 telefonoan

      _ hondarribiaeajpnv@gipuzko.eus emailean

      _ Sare sozialetan, Facebook, Instagram eta twitter profiletan

Herritarren ekarpenak eta iradokizunak

Nahi duten pertsonek eta taldeek aurrez aurreko bilerak eskatu ahal izango dituzte Gonzalo Carrionekin, aipatutako kanalen bidez edo Matxin Arzu kaleko bulegora joanda.

Bulegoaren ordutegia izango da:

          • Astelehen, asteazken eta ostiraletan 11:00etatik 14:00etara

           Astearte eta ostegunetan, 09:30etik 10:30etara goizez eta 18:30etik 20: 00etara arratsaldez

           Larunbatetan 11etatik 13.30etara

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...