Talde jeltzalearentzat segurtasuna lehentasunezko gaia da nkorra"" />
Talde jeltzalearentzat segurtasuna lehentasunezko gaia da nkorra"">
Talde jeltzalearentzat segurtasuna lehentasunezko gaia da nkorra"" />

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/11/14

EAJ-PNVk Segurtasun Ituna betetzeko eskatu dio alkateari

Irunek ez du gehiago itxaron behar, alkateak ahalik eta lasterren sortu behar du "Segurtasun eta Bizikidetzarako Batzorde Iraunkorra"

Talde jeltzalearentzat segurtasuna lehentasunezko gaia da nkorra"
EAJ-PNVk Segurtasun Ituna betetzeko eskatu dio alkateari

Irunen aspalditik, bizi dugun egoeraren berri eman besterik egiten ez duten, albiste eta gertakari arbuiagarriak bizitzen dabil. Egoera horrek, irundar askorengan, segurtasunik ezaren sentsazioa sortzen du, eguneroko normaltasuna eraldatzen duena. Guzti honen aurrean, duela ia bi hilabete sinatu genuen, aho batez, Irungo Udaleko Segurtasunaren eta Bizikidetzaren aldeko Hiri Ituna. Eta hilabete da, dokumentu hau auzo elkarteei eta gure hiriko merkatari eta ostalaritza elkarteei aurkeztu zitzaiela.

Gure taldeak urte batzuk lehenago eskatu eta proposatu zuen Ituna da gainera. Itun horrek Segurtasun eta Bizikidetzarako Batzorde Iraunkor bat sortzea jasotzen du. Batzorde hori zehaztea eta adostea izan zen gehien kostatu zen gaietako bat, Udal Gobernuak erakutsi zituen errezeloak zirela eta.

Segurtasunerako eta Bizikidetzarako Batzorde Iraunkor honek, hiru hilean behineko maiztasuna mantendu beharko luke segurtasun gaiak aztertzeko, bai eta egungo egoera hobetzeko neurri jakin batzuk proposatzeko ere. Honakoek osatu beharko lukete batzorde hori:

  • Hainbat arlotako teknikariak (gizarte-ongizatea, obrak, hiriaren sustapena, hezkuntza, berdintasuna, besteak beste)
  • Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arduradunak
  • Gizarte eragileak (auzo elkarteak, merkatariak, ostalaritza, emakumea)
  • Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak.

Hala ere, gaur egun, kezkaz ikusten dugu Irungo pertsonen segurtasuna eta bizikidetza bezalako gai garrantzitsuak eta premiazkoak direnetan, alkateak hain geldo jokatzea. Bizi dugun egoera hobetzen lagun dezakeen Batzordea oraindik ez du eratu, eta bera da hori egin dezakeen arduradun bakarra. Berak izendatu behar ditu batzordeko kideak.

Horregatik, alkateari dagozkion ebazpenak lehenbailehen lehenetsi eta sina ditzala eskatzen diogu, hala Batzordea ahalik eta lasterren abian jartzeko. Irunek ez luke gehiago itxaron behar. Herritarren segurtasunak kezkatzen gaitu eta hau ere guri badagokigu. Gure ustez, aukera guztiak aprobetxatu beharko genituzke, Iruni eta bertako pertsonei hiri seguruago bat eskaintzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...