Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Garikoitz Mendizabal Etxeberria izango da EAJ-PNVren Zestoako alkategaia
Mendizabalek EAJren ibilbidea goraipatu du etorkizunari aurre egitekoEAJ-PNVren Uri Batzarrak Garikoitz Mendizabal Etxeberria aukeratu du datozen udal hauteskundeetan jeltzaleen hautagaitzaren buru izateko.
Garikoitz Mendizabal Etxeberria Euzko Alderdi Jeltzalearen bozeramailea da Zestoako Udalean. Bere lehenengo legegintzaldia izan da hau eta Gobernu Batzarra, Hirigintza, eta Kultura batzordeetako kidea da. Gaur egun, udaleko jarduera parlamentari lanarekin uztartzen du, legebiltzarkide aukeratu baitzuten 2020an.
Zestoan jaio zen 1973an eta bi semeren aita da. Musika ikasketak txistu espezialitatean egin zituen eta gure herriko kulturarekin, bereziki txistuarekin, oso konprometituta sentitzen da.
Hautatu ondoren, Mendizabalek eskerrak eman dizkie afiliazioari eta alderdiari berarengan jarritako konfiantzagatik. “Zestoa bihotzean daramat eta ilusio handiz hartzen dut Zestoak bizi duen paralisi egoeratik ateratzeko behar dituen politikak bultzatzeko erronka”, nabarmendu du.
Jeltzaleen alkategaiak Eusko Alderdi Jeltzalearen herri proiektuari balioa eman dio, “landutako proiektua, jarduera zehatz eta egingarriekin, epe labur eta ertainean”. “Gure proposamenak behar txikietatik proiektu handietara jotzen du, helburu argi batekin: zestoarren beharrei erantzutea”, azaldu du.
Gaur egungo EHBilduren Gobernuaren ezaugarri den motibazio falta eta ahultasuna egiaztatu ondoren, zestoarrek Udalean duten konfiantza berreskuratzearen alde egin du Garikoitz Mendizabalek. Helburu horrekin, “EAJk talde ona aurkezten du, gogotsua eta Zestoak aurrera egitea eragiteko behar duen motibazioarekin”, nabarmendu du.
Bestalde, Josetxo Mendizabal Uri Batzarreko presidenteak eskerrak eman dizkie EAJ-PNVren egungo Udal Taldeko kide guztiei azken lau urteetan oposizioan egindako esfortzuagatik. Era berean, ziur agertu da “lan hori, proiektuarekin eta aurkezten dugun taldearekin batera, aurkezpen gutun ezin hobea dugu”.
Mendizabalek EAJren ibilbidea “etorkizunari aurre egiteko” berme gisa azaldu du. “Lanean jarraituko dugu, bakoitzak bere jarduera-eremutik, Euskadi burujabea, ekonomikoki garatua eta sozialki bidezkoa lortzeko”, amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
Gipuzkoa
2024/09/18
Berria
2024/08/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31