Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk 600.000€ lortu ditu Urdanibia Jauregia txukuntzeko
Talde jeltzalearen eskaerari esker, Eusko Jaurlaritzak Irunerako diru 0partida bat sartu du 2023rako Aurrekontuen proiektuan
Gaur, urriaren 28an, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak izapidetzen hasi dira Eusko Legebiltzarrean. Honen harira, Kultura eta Hizkuntza Politiketako Sailak jakinarazi digu orain aste batzuk egindako proposamen formala aztertu ondoren, 600.000 euroko partida bat sartzea baloratu eta erabaki dutela Jaizubia jauregia txukuntzeko. Hala, Irungo Udalari egingo dion lagapena modu duinagoan eginez eta udalari gastuaren zati bat arinduz.
Irungo EAJ-PNVtik, Eusko Jaurlaritzak 2023rakoegin duen aurrekontuaren proiektuan Jaizubia Jauregia; bertako Jauregia bera, Errota eta Burdinola txukuntzeko partida bat sartzea lortu dugu. Oso berri ona, Irunek eta irundarrek ondare hau aurreikusi baino baldintza hobeetan jaso ahal izateko eta, horrela, iragarritakoa baino lehenagoere gozatu ahal izateko.
EAJ-PNVtik sektoreko eragile guztiekin eta erakundeekin lanean jarraituko dugu, baita herritarrekin ere, gure hiriaz gehiago eta hobeto gozatu ahal izateko.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


