Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/09/30

Maialen Gurrutxaga Uranga izango da EAJ-PNVren Elgoibarko alkategaia datozen hauteskundeetan

Elgoibarko EAJ-PNVren Uri Batzarrak aho batez onartu du Maialen Gurrutxaga Uranga hurrengo udal hauteskundeetarako zerrendaburu izendatzea.
Maialen Gurrutxaga

Alfredo Etxeberriak, uri buru batzarreko presidenteak Maialenek gaztetatik izan duen konpromiso sozial eta politikoa nabarmendu du. Azaldu duenez, “ezagutzen dutenek ikasteko, arreta emateko eta entzuteko, behatzeko eta ikusteko duten gaitasuna eta aurretiko jarrera nabarmentzen dute, baita hurbiltasuna ere”. “Horrek guztiak esperientzia baliotsua ekarri dio, eta horrek ardura handiagoei aurre egiteko gaitasuna eman dio, eta ziur gaude Elgoibarrentzat positiboa izango dela bere hautua” gaineratu du.

Halaber, Alfredo Etxeberriak eskerrak eman dizkio Ane Beitia alkateari, Elgoibarri erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioagatik. “Alkate handia izan da”, nabarmendu du.

Bestalde, Maialen Gurrutxagak eskerrak eman dizkio Ane Beitiari egindako lan handiagatik eta “urte hauetan irakatsitako guztiagatik eta talde-lanagatik”; eta afiliazioari “berarengan jarri duten konfiantzagatik”.

EAJko alkategaiak ilusioz hartu du erronka, eta Elgoibarren eta Elgoibarrentzat, elgorbaitarren alde eta horientzat lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du. “Elgoibar guztion artean eraikitzen jarraitu nahi dugu, elkarbizitzatik, aurrerapen ekonomikotik eta justizia sozialetik abiatuta”.

Elgoibarkoa jaiotzez, Maialen Gurrutxaga Elgoibarko Udaleko zinegotzia da, eta 2016az geroztik legebiltzarkidea da. Kimikako lizentziaduna da. Unibertsitate-ikasketak amaitu bezain laster, bere ekimen eta ekintzailetzak bere enpresa sortzera eraman zuen, osagai plastikoen manipulazioaren eta mekanizazioaren inguruan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...