Alderdi Eguna 2022

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/09/28

EAJ-PNVk galdera bat du: Zergatik da EH Bildurentzat hain erraza etorkizunaz hitz egitea eta horren zaila oraina lantzea?

2011n, ezker abertzaleko Hernaniko alkateak Galarretako Parke Teknologikoak 1.000 lanpostu sortuko zituela iragarri zuen. 11 urte eta EH Bilduko 3 alkate igaro eta gero, ez da ezer egin.
EAJ-PNVk galdera bat du: Zergatik da  EH Bildurentzat hain erraza etorkizunaz hitz egitea eta horren zaila oraina lantzea?

Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, “hitz egitea beti izan da erraza pertsona eta alderdi politiko batzuentzat. Egitea, ordea, errazagoa izan da beti EAJ-PNVko agintariontzat. Nik neuk neure buruari loreak botatzen dizkiodala dirudi, baina herri honetako hemeroteka ikusi besterik ez dago”.

Amonarraizek Galarretako Parke Teknologikoan jarri du enfasia. Zer gertatu da Hernaniko alkateak duela 11 urte industria-eremu horren inguruan egindako promesarekin? Ezertxo ere ez, inguruan zentro komertzialak jartzea baino ez dute ahalbidetu. EH Bilduk Hernanin egin duen kudeaketa industriala desastre hutsa da, eta COUTH 2022an lur horietan instalatuko denez, beraien kudeaketaren emaitza ez da 0 inkorporazio izango. Udaletik, eta urteetan zehar, dena izan da eragozpena Galarretan instalatu nahi izan diren enpresentzat. Egia esan, Hernanik bazuen, eta badu, hernaniar askok lanpostu duin bat aurkituko zuketen espazio bat, eta hutsik dago.

“Industria da gure herrian aberastasun gehien sortu duen eta sortuko duen sektorea” dio Amonarraizek. Hori horrela, hausnarketa serio eta zorrotza egin du bozeramaile jeltzaleak: “garapen industriala sustatu behar da, ingurumena errespetatzen duena eta kalitatezko eta berdintasunezko lanpostuak sortzen dituena. Hori da gure herriak hazten jarraitzeko eta gure inguruan erreferente izateko duen bidea”.

Amaitzeko, EAJ-PNVko bozeramaileak argi utzi du, nahiz eta batzuek ez ulertu: "Hernaniarrok egunero jaten dugu, beraz, etorkizun gutxiago eta oraina gehiago!".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...