Alderdi Eguna 2022

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/09/17

EH Bilduk ez du inolako interesik agertu Deba berriro erreferente turistikoa izan dadin eta tokiko ekonomia babesteko

Behin uda amaituta, EAJ-PNVk duen kezka adierazi nahi du EH Bilduren gobernu taldeak turismo arloan duen politikarekin, agerian geratu baita udan izan den turista joan-etorriarekin eta hauek aurkitu duten azpiegitura eta zerbitzu faltarekin: "Beste uda batez, turistek ez dute atsedenerako, aisialdirako edo gastronomia-hitzordu baterako aukerarik aurkitu Deban, eta agerian gelditu da kudeaketarako ezintasuna eta borondate eza. Deba ez da gai izan Covid ondorengo lehen uda aprobetxatzeko”.
EH Bilduk ez du inolako interesik agertu Deba berriro erreferente turistikoa izan dadin eta tokiko ekonomia babesteko

Jasotako mezu anbiguoen ondorioz, EAJ-PNVk garrantzi berezia eman nahi dio debar askok turismoarekiko daukaten beldurrari. Mezu horietan, udalerriarentzat arazo gisa sustatu eta saldu da turismoa: “gure esku dago Debarako nahi dugun turismo mota aukeratzea eta sustatzea. EAJ-PNVk argi du eredu horrek jasangarria, bisitariarentzat ona eta Debako herritarrentzat ona izan behar duela. Debaren nortasuna turismoan errotuta egon da historian zehar: bisitan etortzen ziren ororentzat eskaintza zabala geneukan gure herri zainduan eta bizian; eta turista eta herritarren arteko elkarbizitza aparta zen. EH Bilduren gobernuak ez du ezer egin hori zaintzeko, eta dena galdu dugu: turismoa, merkataritza, eskaintza gastronomikoa, ostatuak…”.

EAJ-PNVk uste du udal gobernuak ez duela “autokritikarik egiten” gai horren inguruan, eta gaia “erabat baztertuta” daukala. Alderdi jeltzaleak gogorarazi du Debak erakargarritasun asko dituela bidaiarientzat berriz ere erreferente bihurtu ahal izateko, eta atsekabez bizi du udal gobernuaren kolaborazio eta gestio falta: “Geoparkearen parte gara, surfa egiteko aukera eskaintzen dugu, inguruneaz gozatzeko aukera daukagu ibilbide erakargarriekin, Done Jakue bidea ere Debatik pasatzen da, eta herria ondo komunikatuta dago. Zergatik ez dira gure aberastasunak ezagutarazten eta partekatzen debarren ekonomiaren mesederako badira?”.

Solazabal pasealekua, urtebete hesituta

EAJ-PNVren iritziz, Solozabal pasealekuaren egoera EH Bilduren kudeaketa faltaren eta utzikeriaren beste adibide argi bat da: “Udalerrian paseatzen duen edozein debarrek, eta gure udalerria izan zena bizi izan duenak, utzikeria sentimendua izango du. Ezin dugu eta ez dugu Deba berri honetara ohitu nahi”.

Alderdi jeltzaletik gogorarazi nahi da horren adibide garbia dela Solazabal pasealekuak duen itxura, urtebete hesituta baitarama: “mendi-hegal bat erortzen ari da, errepideari eragiten diona, eta hondartzara iristen den horman zulo bat dago. Gainera, goiko aldean arazo geologikoak daude plakak lekuz aldatu direlako. Kostaldeak dio bere gain hartzen duela obra, arazoa oso handia denean, ibilbide luzekoa. Zuloa gero eta handiagoa dela ikusten dugu. Iazko udan arroka bat erori zen eta harrezkero dago hesia bertan, eta, beraz, ezin da pasealekura sartu. EH Bilduk lehenbailehen irtenbide bat emateko lan egin behar du.

EAJ-PNVren arabera, egia da Udalak azterlan geologiko bat eskatu zuela, baina ez dute horren berririk eman: "Ingelan eta Lurtec enpresek egin zuten proiektua Debako Udalean dago abendutik. Balorazioa 150.000 eurokoa zen eta hiru hilabetetan amaituta egotea aurreikusten zen. Irailean gaude eta ez da ezer egin”.

Deba mapan

Azkenik, alderdi jeltzaleak adierazi du turistek ez dutela Deba mapan kokatzen, besteak beste, herriak ez duelako ez ostalaritza-eskaintzarik ez hotel-eskaintzarik. Gainera, dauden apartamentu turistikoak ez daude araututa, eta merkatu beltza sustatzen ari dira: “egoera hau azkar moztu behar da Debaren egoera kritikoari irtenbidea emango dion plan sendo batekin. Plan bat izan behar dugu, eta, zoritxarrez, EH Bilduk ez dauka ezer garbirik gai honi aurre egiteko”.

Hau guztiagatik, EAJ-PNVk udal gobernuari eskatu dio inguruko herrien adibidea jarraitzera: “inguruko udalerri guztiak egoki kokatu dira mapan, desberdin eta erakargarri egiten dituen zerbait eskainiz. Uste dugu gai honetan politika seriorik ez izateagatik desagertu dela Deba. Ez dute beharrezkoa den mailarik erakutsi”.

MIPB-arekin aurrera egin

EAJ-PNVk adierazi du badela behin betiko txosten bat Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziari (MIPB) buruz: “EH Bilduk, gutxienez, MIPBari kasu egin beharko lioke eta ildo horretan lan eta sustapen lerro bat ireki. Ostatu-eskaintza bat behar dugu, eta zer turismo-mota erakarri nahi dugun zehaztu. Turismo jasangarri batek aberastasun handia ekar baitiezaieke herriari, eta iraganean bisitari askorekin elkarbizitza egin zuten herritarrei”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...