Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/09/14

Beatriz Artolazabal Albenizek Euskadiko gizarte politika eta zerbitzuen etorkizuna azaldu, eta ‘Euskadi Lagunkoia’ programaren berri emango du

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzaldia irailaren 21ean izango da, 19:00etan, Santa Ana Aretoan.
Beatriz Artolazabal Albenizek Euskadiko gizarte politika eta zerbitzuen etorkizuna azaldu, eta ‘Euskadi Lagunkoia’ programaren berri emango du

Oñatiko Eusko Alderdi Jeltzaleak hitzaldi-ziklo bat antolatu du gaurkotasuneko eta interes orokorreko gaiak herritarrei hurbiltzeko; horien artean daude, politikak eta gizarte-zerbitzuak, klima-aldaketa edo jasangarritasun energetikoa.

Ziklo horretako lehen hitzaldia irailaren 21ean izango da, 19:00etan, Santa Ana Aretoan. Lourdes Idoiaga Urkia, Oñatiko alkate ohia, izango da gaia aurkeztu eta azalduko duena; gainera esperientzia luzea du Gizarte Zerbitzuekin lotutako gaietan. Hitzaldia Beatriz Artolazabal Albeniz Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak emango du. Hizlariak puri-purian dauden bi gai jorratuko ditu: Euskadiko etorkizuneko politikak eta gizarte-zerbitzuak, eta ‘Euskadi lagunkoia’ programa, adinekoen parte-hartzearekin egindako lankidetzazko gobernantza-eredua.

Eredu berria, pertsonekin eta pertsonentzat

Artolazabal Albenizek, pertsonak ardatz izango dituen gobernantza-eredu baten xehetasun guztiak emango ditu, hau da, pertsonekin eta pertsonentzat eraikiko den eredu bat azalduko du. Horrela, egungo egoeraz hitz egingo du, baina batez ere etorkizunari begira dagoen eredu berriaz ariko da.

Alde batetik, kalte gehien jasan dezaketen pertsonen zaintzaz ariko da, beti ere hainbat ikuspuntutatik jorratuta: hainbat arrazoiengatik bazterkeria-egoeran bizi direnak, pobrezia energetikoa edo elikadura-pobrezia dela-eta; genero-indarkeriak eragindako egoeraren bat bizi dutenak, hala nola, familia-desegituraketa, adingabeei laguntzea; edo migratzaileei harrera eta egokitze-prozesuetan laguntzeko moduak.

Bestalde, adinekoen zaintzaren gaia jorratuko du, ‘Euskadi Lagunkoia’ programa azpimarratuz. Programa horrek esperientzia egiaztatua du, eta OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute. ‘Euskadi Lagunkoia’ k, besteak beste, adinekoen bizitza autonomoa indartzen du, eta bere helburuen artean dago prebentzioa eta zaintza jomugan izatea, bakardadea edo isolamendu egoerak gainditzeko. Proiektu hau adineko pertsonen zuzeneko partaidetzarekin eraikiko da.

‘Ekosistema’ berri bat

Azken batean, EAJ-PNV Oñatik, Gizarte Zerbitzuen arloko eskumen-maila desberdinekin (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Udala), pertsonak zaintzeko ekosistema berri bat bultzatu nahi du, Lankidetza Gobernantzako prozesuen bidez. Beti ere, pertsona hauekin eta hauentzako lan eginez; eta hori guztia, eraginkortasuna egiaztatuta duten programa eta esperientzietan oinarrituta, eta ez inprobisaziotik.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube