Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ-PNVk ez du onartzen Alkateak sortu duen liskar instituzionala
Talde jeltzaleak, Udal Gobernuari eta Alkateari eskatu zien, Espainiako Gobernuari eska ziezaiotela, honek frantziakoarekin hitz egin eta mugako kontrolak bertan behera uztea
Irungo EAJ-PNVtik, Irunen bizi genuen ilara amaigabeen egoera jasanezinaren ondorioz, eta Alkateak eta bere gobernuak Irungo Udalean adierazpen instituzional bat egiteko zuten interesa ikusita, landu zuten proposamena aztertu ondoren, Espainiako Gobernuari zuzendutako puntu bat eransteko eskaera luzatu genien. Mugez, Frantziako bidesariez eta jendarmeriaren kontrolez, Frantziako Gobernuarekin hitz egiteko ardura berarena baita.
Harrigarria eta sinestezina da, urteak boterean daramatzan Irungo Alkateak, hiriak zituen benetako premiez eta horiek behar bezala kudeatzeko moduez ez jabetu izana. Eta, bizi genuen egoera horren aurrean, nahiago izan du Gipuzkoako Foru Aldundiari soilik erantzukizunak eskatu, eta honekin eztabaida hutsetan sartzea
Tamalez, beste behin ere, argi geratu da Irungo Alkatearen asmoa. Irungo herritarren ongizatea lehenetsi beharrean, nahiago izan du, irundarroi ezinegona eta haserrea eragin digun trafiko arazo bat politikoki eta alderdikeriaz erabili. Irunek zerbait gehiago merezi du.
Halaber, eta amaitzeko, maila instituzional desberdinekin dugun etengabeko lankidetza azpimarratu nahiko genuke, Euskadin zein Madrilen, betiere Irunen eta bere pertsonen ongizatea lehenetsiz.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


