Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/07/18

EAJ-PNVk Udal Gobernuari eskatu dio lehenbailehen konpon dezala E-25 Irun-Hondarribia linearen inguruan sortutako egoera

Irun-Hondarribia E-25 linearen inguruan sortu den polemika dela eta, Irungo EAJ-PNVtik gaur bertan egin den Mugikortasun eta Obren Batzordean horren inguruko informazioa eskatu diogu Udal Gobernuari.
EAJ-PNVk Udal Gobernuari eskatu dio lehenbailehen konpon dezala E-25 Irun-Hondarribia linearen inguruan sortutako egoera

Udal Gobernuak emandako erantzunaren eta Auzo Elkarteen Federazioak eta, bereziki, kaltetuenen Auzo Elkarteek egindako eskaeren arteko alderaketa egin ondoren, gutxienez, Aldundiko Mugikortasun Sailaren eta Udal Gobernuaren artean planifikazio eta koordinazio eskasa egon dela ondoriozta daiteke. Are gehiago, elkarteen kexek edo protestek eraginez udal gobernuak planifikatu gabeko aldaketak egin dituela antzeman denean.

Horregatik, Udal Gobernuari eskatu diogu sortu duten egoera bideratzeko lana egin dezala, ahalik eta azkarren konpon dadin egoera, eta bizilagunentzat eta E-25 linearen erabiltzaileentzat kalterik txikiena eragin ditzatela bide horretan.

EAJ-PNVtik argi daukagu erakunde publikoek garraio publiko eraginkorra bultzatzeko eginkizuna dutela, garraio hori gehiago erabil dadin. Eta, horretarako, Irungo herritarren onerako, erakundeen arteko lankidetza eraginkorra lehenetsi eta bultzatu behar da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube