Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/07/06

Bergarako EAJ-PNV udal taldeak gardentasun falta eta lankidetzarako borondate falta egotzi dizkio EH Bilduko udal gobernuari

Arrizuriaga eta azokaren etorkizuna EH BILDUren gehiengo absolutuaren esku dago. Jeltzaleak kezkatuta daude; izan ere, “udalean ez dugu parte hartzeko eta benetako lanketarako tarterik”
Bergarako EAJ-PNV udal taldeak gardentasun falta eta lankidetzarako borondate falta egotzi dizkio EH Bilduko udal gobernuari

Jeltzaleek gardentasun falta eta lankidetzarako borondate falta egotzi diote EH BILDUren udal gobernuari, Arrizuriagako eta azokako proiektuaren inguruan. Izan ere, aurreko legealdian EAJ gobernuan zegoela, lanketak hasi zen, kanpoko enpresa batekin eta oso kritikatua izan zen orduan oposizioko alderditik, EH BILDUtik eta mahai gainean geratu zen zirriborroa.

Orain 3 urte geroago eta oposizioarekin inongo aurre lanketarik egin gabe, inongo adostasunik lortu gabe, ez proiektuan, ezta partaidetzako diseinuan, herritarrei “egindako lana eta aurrera begirakoak “saltzeko”  bilera antolatu dute, kanpañan daude, 3 urtetan egin ez dutena, azken urtean egin nahi dute”.

“3 urte daramatzagu Arrizuriagaren gainean kezkatuta,  lanketa bat egin behar dela azpimarratu dugu, eta horrela adierazi dugu hainbatetan (azkeneko 3 urteetako aurrekontuen lanketan eskatu izan da), baina ez zaigu kontuan hartzen”. Jeltzaleek gogoratu dute Alkateak behin eta berriz elkarlana bultzatuko duela esan arren, gehiengo osoarekin gobernatzen du oposizioa alde batera utziz.  

EH BILDUren udal gobernuak ez du oposizioarekin lanketarik egin nahi, jeltzaleak kezkatu daude bilera bat adosteko edota egutegia aurrera eramateko gobernuak duen zailtasuna ikusita. “Argi dago, urduri daude, kudeatzeko izugarrizko zailtasunak dituzte eta horrek oposizioarekin harreman zailtzen du”.

Jeltzaleek azpimarratu dute bilerak eskatzen eta informazioa eskatzen jarraituko dutela; “gure herriari zor diogu eta lanean jarraituko dugu”, baina EH BILDUren kudeaketa ereduak ez du 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...