Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/06/16

Herri bat indartzeko beharrezkoa da pertsonak indartu eta beren eskubideen alde lan egitea

EAJren ikuspegi komunitarioa defendatu du GBBko presidenteak Tolosako batzoki eraberrituaren inaugurazio ekitaldian
Herri bat indartzeko beharrezkoa da pertsonak indartu eta beren eskubideen alde lan egitea

Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak Tolosako batzoki berrituaren inaugurazioan parte hartu du gaur arratsaldean, ehun bat afiliatu eta alderdikiderekin batera, eta ekitaldian EAJren ikuspegi komunitarioa nabarmendu du. “Abertzaletasunaren zutabeetako bat pertsonak eta haien eskubideak zaintzea da, pertsonak indartuz gure Herria indartzen delako”, arrazoitu du. Horren ildotik azaldu du bere alderdiak beti jarri dituela pertsonak jarduera politikoaren erdigunean, “pertsonak eta haien eskubide ekonomiko, sozial, linguistiko eta politikoak zaintzea gure balioak eta gure nortasuna zaintzea delako”.

Horretarako, azaldu du EAJk herritarren eskubide pertsonalak, sozialak eta nazionalak garatzea ahalbidetzen duten politika publiko sendoen aldeko apustua egiten duela. “Gizarte indartsu bat baduzu soilik egin ahal izango duzu aurrera nazio gisa, adierazi du aldarrikatzeko “pertsonak eta hizkuntza direla Herri bezala indartzen gaituztenak”.

Egibarrek bere alderdiak demokraziaren alde betidanik egin duen apustu estrategiko eta argia aipatu du, “iraganeko urte zailetan eta baita orain ere”. Eta aurrera begira, ikuspegi estrategiko horri eustearen aldeko apustua egin du, Europaren esparruan aurrera egiteko eta datozen belaunaldiei etorkizun hobea emateko.

Olatz Peon Tolosako alkatearen esanetan, batzokiaren erreformak, hain zuzen ere, garai berrietara egokitu nahi du, herritarrengana gehiago hurbiltzeko eta Tolosa, Gipuzkoa eta Euskadiren etorkizunaren alde elkarlanean jarraitzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube