Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/06/03

EAJ-PNV Deba: «Aukera paregabea galdu dugu Zumardia egungo beharretara egokitutako espazio berdea eta atsegina izan dadin»

Alderdi jeltzaleak bere etsipena adierazi du gobernu taldearen kudeaketa gaitasun faltaren eta gardentasun eskasaren aurrean.
EAJ-PNV Deba: «Aukera paregabea galdu dugu Zumardia egungo beharretara egokitutako espazio berdea eta atsegina izan dadin»

Eusko Alderdi Jeltzaleak bere etsipena azaldu du EH Bilduren udal gobernuak Zumardiaren ingurua urbanizatzeko aurkeztu duen proiektuaren aurrean. Atzo, alderdi jeltzaleak Batzorde Mistoa uztea erabaki zuen, gobernu-taldearen jarrera ikusita; izan ere, proiektu berria alde bakarretik erabaki da, proposamenak egiteko eta jendaurrean erakusteko aukerarik gabe.

Alderdi jeltzaleak adierazi bezala, hasiera batean proiektu askoz aberatsagoa aurkeztu zen, Zumardiaren ingurunearentzat berrurbanizazio integrala aurreikusten zuena: «besteak beste, planteatu zitzaigun proiektuak Zumardiaren ingurua handitzea eta ingurune horrek galdutako berdegunearen zati handi bat berreskuratzea aurreikusten zuen. Gainera, lurpeko bi pasabide aurreikusita zeuden, bata geltokiaren inguruan eta bestea itsasadarreko pasealekuan, Kaxkoa eremu horrekin komunikatzeko. Era berean, gune erdi-peatonal bat proiektatuta zegoen, oinezkoari lehentasuna emanez ibilgailuen aurrean, azken honi abiadura jaistera behartuz. Proiektu estrategiko horrek taxien eta busen eremuaren antolamendua ere jasotzen zuen. Eta, azkenik, garrantzitsua baita ere, trenbide-pasagunea kentzea aurreikusten zuen, Debako herriaren eskaera historikoa dena».

Kudeaketa gaitasun falta

EAJ-PNVren ustez, EH Bilduren gobernu taldearen anbizio eta ausardia faltagatik, Europako diru-laguntzetara aurkeztuko den proiektuak ez du hasierakoren ia antzik: «proiektuaren inguruko informazio oso gutxirekin, Zumardiaren ingurua berrurbanizatzeko diru-laguntza bat eskatzearen alde bozkatu genuen, nahiz eta aukera garrantzitsu bat galdu izanaren frustrazioa adierazi nahi dugun. Gure ustez, lehenengo proiektuaren bideragarritasuna posible zen, betiere akordioak lortzeko eta garatzeko borondatea eta kudeaketa gaitasuna izanez gero. Beste behin ere, agerian geratu da gobernu taldearen kudeaketarako gaitasun falta eta etorkizunerako ikuspegi eza».

Horrela, hasierako proiektuaren zati bat baino ez da gauzatuko: «estalitako pasealekuaren zati bat baino ez da egingo; Gudari Plazaren zati bat urbanizatuko da; taxien eta busen geralekua berrantolatu egingo da, bata bestearen aurrean jarriz; eta Hondartza kaleko espaloia handituko da. Proiektuaren zati bati bakarrik ekinez, Zumardiaren ingurua ez da hain berdea eta atsegina izango herritarrentzat, eta ez die Debaren egungo beharrei erantzungo. EAJ-PNVk proiektu integral baten alde egingo luke borroka, eta ez-partzial batekin konformatu».

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...