Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/04/28

VIA IRUN 2030 proiektuak, San Migeletik eta Aduana kaletik tren geltokirako konexio zuzena eta erreala eskaintzen du

Gure bereizgarri den entzute aktiboa erabiliz, herritarrekin egindako topaketetan jasotako iradokizun batzuk atxikiko dizkiogu gure proposamenari
Via Irun 2030

EAJ-PNVn betidanik sinetsi izan dugu desberdinen arteko lankidetzan eta herritarren parte hartzean. Gure taldeak beti bilatu du adostasuna eta lankidetza entzute aktibo eta erreal batetik. Beti egon gara era guztietako iradokizunak eta iritziak jasotzeko prest, hiritarren parte hartze aktiboaren alde, hala proiektu osatuagoak aurrera eraman ahal izateko. Etorkizun komun baten aldeko apustua egiten dugu, non herritarrek beren etorkizuneko hiria nolakoa den erabakitzen duten. Horregatik, azken asteotan, VIA IRUN 2030 gure proposamena aurkezten eta gizarteratzen aritu gara hainbat auzotan, eta horrela jarraituko dugu datozenetan ere.

VIA IRUN 2030 proiektua aukera bikaina da Irunentzat, hiriaren erdigunearen eraldaketa ekar dezake, eta hobekuntza horrek eragin baikorra izango du Irunen mugikortasunean, ekonomian, segurtasunean eta, ondorioz, irundarren bizitzan. 20.000m2ko trenbideak estaltzea proposatzen dugu, Zabaltza plaza bezalako lauren tamaina edukiko lukeen espazio publikoa berreskuratuz, eta San Miguel auzoa Aduana kalearekin eta Pio XII.arekin lotuko lukeen garraiorako bide bat sortuz. Bide berri honek erdigunerako sarbide berri bat ahalbidetuko luke eta egun Kolon pasealekuan duen trafikoa arinduko luke.

Era berean, gobernuak aurkeztutako proposamenean bezala, VIA IRUN 2030an autobus geltoki berri bat ere planteatzen dugu, baina gure kasuan haratago goaz eta Anaka kaletik geltokira sarbide zuzen, seguru eta azkar bat proposatzen dugu. Aduana kaletik eta Pio XII.etik proposatzen dugun bide berriari esker, herritar guztientzat irisgarria izango den pasabidea. Gure proposamen honek horrela trenbideen alde bakoitzean dauden auzoen benetako hurbilketa ahalbidetzen du; Gorosti kalean dagoen ADIFeko horma kenduz, ingurua iragazkortuz eta berdeguneak, oinezkoentzako espaloiak eta bidegorriak sortuz.

Era berean, proposamen honi esker Estazio kalea erdigunera hurbilduko dugu harmaila sistema baten bidez. Hurbilketa atsegina izango da eta oinezkoentzako pasabidea erraztuko du honek.

Tamalez, eta aldez aurretik aipatu dugun bezala, planteamendu hori VIA IRUN 2030en, gure proposamenaren, zatia da. Aipatutako guztia ez da Udal Gobernuaren proiektuan atxikitzen, Geltoki kalearen amaieran eskailerekin eta igogailu batekin amaitzen den pasabide soil bat proposatzen du honek. Pasabide horrek, gure ustez, ez dizkio hiriari behar dituen aukera eta hobekuntza guztiak eskaintzen, ez eta bere beharrei erantzuten ere. Ez ditu lotzen Aduana kalea eta San Miguel auzoa, eta ez ditu sortzen espazio berriak.

EAJ-PNVtik argi daukagu, hiriaren bi aldeetako auzoak hurbildu eta lotu behar ditugula, eta Irun bitan banatzen duen egungo trenbide arrakala ezabatu behar dugula ahal heinean. Haratago joan behar dugu, ez konformatu pasabide soil batekin. Gure hiriaren etorkizuna dago jokoan, Irunen eta bertakoen etorkizuna. Uste dugu errealitate horren aurrean ezin garela besoak gurutzatuta geratu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube