Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Arrasateko Eusko Alderdi Jeltzaleak etorkizunerako apustua indartu nahi du Agurne Juldain lehendakari berriarekin
Arrasateko Uri Buru Batzarrak lehen aldiz du emakume bat lehendakari. Agurne Juldain Alcalde aho batez izan zen aukeratua Arrasateko batzarrean
Pasa den Otsailean Arrasateko Euzko Alderdi Jertzaleak bere Uri Buru Batzarra berritu zuen eta lehen aldiz emakume bat aukeratu zuen udal batzarrak lehendakari gisa: Agurne Juldain Alcalde.
Agurne, 1979ko uztailaren 9an jaio zen Arrasaten. Psikologian Lizentziatua da eta 3 urteko alabaren ama. Egun, Sarea Fundazioak kudeatzen duen eta Caritasen proiektua den, Bidean Heziketa Zentroan lan egiten du bertako arduradun gisa.
“Ilusioz hartzen dut erronka berri hau. Arrasate atsegin, eroso eta jasangarri baten alde lan egitera nator” adierazi du lehendakari berriak
Arrasateko Euzko Alderdi Jertzaleak etorkizunerako apustua indartu nahi du bere lehendakari berriaren eskutik eta gertutik jarraituko du “Entzunez Eraiki”, EAJ-PNVk abian jarritako entzuketa aktiboko prozesua, euskal gizartearen eskutik Euskadiren etorkizunerako proiektua eraikitzera begira.
EAJ-PNVren helburua da euskal gizartearekin eta Euskadiko elkarte sare zabalarekin eta erreferente nagusiekin elkartzea, beren ideologia politikoa bat dela bestea dela, Euskadik Herri gisa etorkizunera begira izango dituen erronkei buruz gogoeta partekatua egiteko.
Nabarmenak...
Andoain
2026/02/02
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


