Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariako EAJk “herritarrak lehenetsi eta babestu” ditu datorren martxoaren 30eko Osoko Bilkuran onartuko den aparkalekuen ordenantzan
Jeltzaleek bultzatutako aparkalekuen egoilarrentzako plazak sortzea, herri eremuko langileen aparkaleku aukeren bermea bono bidez, edota auto-karabanentzako eremu bereiztua bultzatzen ditu, beste hainbaten artean.
Getariako EAJ “pozik” agertu da Udal Gobernuak bere jarrera zuzendu eta proposamen jeltzalea aintzakotzat hartu duelako aparkalekuen gaiaren gainean: “oposizioan egonda ere, Getariako EAJ-PNVk hauteskundeetan proposatutako programa aurrera ateratzen ari gara. Jeltzaleok bultzatutako aparkalekuen antolamenduak herritarrak lehenesten ditu: egoilarrentzako plazak sortu, herri eremuko langileen aparkaleku aukeren bermea bono bidez, edota auto-karabanentzako eremu bereiztua, beste hainbaten artean. Urteak dira aparkalekuak arazo bihurtu zirela herrian eta gure proposamena argia izan da beti: herritarrentzat aparkalekuak bermatzea, getariarrak lehenestea. Eta azken hilabeteetan egindako lanketaren ondoren aurrera aterako da martxoaren 30eko udalbatzarrean. Oso pozik gaude, getariar guztiok irabaziko baitugu erabakiarekin” adierazi dute jeltzaleek.
Getariako EAJtik 2019an udalak aurkezturiko proposamena ez zen ondo ikusten. “Herriko sarrera irteera guztietan kamerak ezartzeko proposamena eta Getarian erroldatuta ez daudenen kasuan Udalari azalpenak eman beharra, herritarren intimitate eta pribatutasun eskubidearen aurkakoa zela uste dugu, beraz oinarrizko eskubideak direla kontuan hartuta, hau ez zen onargarria. EAJ-PNVren proposamena bere osotasunean onartu eta aplikatuko ez bada ere, lehen pausu gisa ulertzen dugu onartuko den ordenantza hau. Ordenantza hobetzeko lanean jarraituko dugu”.
Zer proposatu da EAJ-PNVko udal taldetik? “EAJrentzat oinarrizkoa da udaletik herritarren defentsa irmoa egitea”. Hori oinarritzat, hauek dira proposamenak:
Getariako herritarrei bermatu beharreko eremuak, egoilarrentzako erreserbatutako aparkaleku-plaza eran, hurrengoak dira EAJ-PNV egindako proposamenean:
- Moilako eremua: Artzapeko aldapean dauden 20 plaza inguru, egoiliar bezala kalifikatzea.
- Sahatsaga goia: Egoiliarrak.
- Akerregi: Egoiliarrak
- Potzuaga: Egoiliarrak
- Krixketaneko iturrigaña: Egoiliarrak
- Lormendi aldapa: Egoiliarrak
- Sahatsaga: Egoiliarrak jesuiten ateraño.
- Herrerieta: Zamalanetako eremuak, behin amaitzean egoiliarrentzako izatea.
Horiez gain, aztertu beharra dago alda zaharreko biztanleek zenbat kotxe dituzten, Sahatsaga eta Artzapeko aparkalekuak nahikoak diren jakiteko.
Beste alde batetik, interesgarria iruditzen zaigu alde berrian libre geratzen diren aparkalekuetan ere TAO ezartzeko aukera. Azken finean, kontuan izanda goian libre dauden eremuetan aparkaleku librea izanda, bisitariek lehenik herri barrua betetzen dutela ez delako ordaindu behar. Horrela, bietan ordaindu beharra izanda, gertutasunagatik zuzenean portura joango lirateke.
Baita herrian lan egiten duten guztientzako, inolako bereiztasunik gabe, zein herrian bizi baina erroldatuta ez daudenentzako, txartel berezia edo bonua, lasaitasunez aparkatu ahal izateko.
Eta azkenik, patinete elektrikoen erregulazioa bultzatzea eta auto-karabanak aparkatzeko eremu ezberdindu bat, autoen aparkalekuak erabiltzea galaraziz.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/05/11
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


