Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/03/25

PEPPUC ondarea babesteko plan bereziaren aldaketa behin betiko onartuta

210 elementu berrik osatuko dute Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziaren (PEPPUC delakoa) katalogoa, eta ondorioz, bertan 1300 elementu jasoko dira Infernuaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa ere behin betiko onartuta
PEPPUC ondarea babesteko plan bereziaren aldaketa behin betiko onartuta

Donostiako Udalak behin betiko onartu du Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziaren (PEPPUC delakoa) aldaketa. Katalogo berriak 1310 elementu jasoko ditu, behin 210 elementu berriak sartuta. Eta elementu berri horiek sartzeko hainbat irizpide jarraitu dira, hain zuzen ere, etxeen paisai-balioa eta interes kolektiboarekin lotura zuzena duten irizpideak.

Planak 210 elementu berri jasotzen ditu, eta horietatik 150 etxeak dira, batez ere XX.mendearen lehen hamarkadetan eraikitako etxeak. Eta etxe horiek dentsitate gutxiko hainbat eremutan daude.

Era berean, 50 bizitegi-eraikin inguru katalogatu dira, baita hainbat motatako 10 eraikin berezi ere, besteak beste, hainbat komentu eta beste hainbat eraikin edo gune berezi .

Gainera,  15 bizitegi-eraikinen babes maila handitu da, eta beraz, C mailan egotetik B mailara pasa dira.

Ondarearen Aholku Batzordea

PEPPUC delakoaren aldaketa-prozesuaren beste berrietako bat da, katalogoa aldatu ahal izango dela modu aurreratu batean, elementu berriak sartu edo atera ahal izateko. Aukera honek eskatuko du araututako Udal Ondarearen Aholku Batzordea sortzea. Eta aholku batzordearen lana izango da Udalari informazioa eta aholku ematea Hirigintza Ordarearen gainean.

Batzorde hau organo partehartzailea izango da eta segidakoek osatuko dute: kualifikazio handiko pertsonala – dagokion titulua dutenak eta ondare arkitektoniko alorrean esperientzia dutenak –, baita beste hainbat alorretako ordezkariak ere, esaterako, Arkitektura eta Historiako unibertsitate irakasleak, arkitekturako profesionalen kolektibo edo elkargoak, eta Hiriko Ondarearekin lotura duten elkarteak.

Katalogatutako elementuen birgaitze energetikoa

Gainera, Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziak artikulu berria izango du, B, C eta D mailako etxe-aurrealdetako birgaitze energetikoa arautzeko. Hortaz, baimena emango zaie kanpoaldean isolamendu sistema termikoak erabiltzeko harrizkoak ez diren etxeei, eta beti, aldez aurretik eskatuta eta eraikinaren balio historiko, arkitektoniko eta konstruktiboaren txostena aurkeztuta, egingo den obraren azterketa teknikoa eginda, eta PEPPUC delakoa betetzeaz arduratuko den arkitektuaren aldeko txostena izanda.

Infernuaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa ere behin betiko onartuta

Donostiako Udalbatzarrak behin betiko onarpena eman dio Infernuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketari. Aldaketa horren arrazoia da eremu osoaren hiri-birsorkuntza eta -birkualifikazioa behar dela, haren ondare eraikiaren eta urbanizatuaren ordezkapen osoaren bidez (egungo hornitegia eta kotzesionarioa izan ezik), eta, beraz, proiektatutako jarduketa berriak aurreikusi dira, egungo hiri-ingurunearen errealitatera egokituak.

Horiek horrela, hirigintza-eremu horretarako argi eta garbi berezitako bi eremu proposatzen dira. Alde batetik, erabilera tertziarioko eremua, Zuatzura eramaten duen Zubiberriko bidearekin lotuta, esparruaren hego-ekialdeko muturrean. Eta eremu horretara sartzeko biribilgune berria egingo da. Bestetik, bizitegi-eremua, erabilera tertziarioko gune berriaren eta egun dagoen kontsezionarioaren artean kokatutako lurretan. Bizitegi eremu honetan 540 etxebizitza  aurreikusten dira, 270 babes publikokoak eta 270 etxebizitza libre.

Gainera, egun Tolosa hiribideko 188. zenbakian dagoen zerbitzugunearen eta ibilgailu kontzesionarioen lur-zatiak finkatu egiten dira.

Bestalde, aldaketak Añorgako ubidea leheneratzea eta balioztatzea aurreikusten du, baita errekari lagunduko dion parke lineal bat sortzea ere.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube