Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/02/20

Joseba Agirretxeak Margarita Roblesi erreklamatu dio “ahalegin bat” egin dezala gardentasunaren alde Defentsaren eta Indar Armatuen esparruan

Defentsa Ministerioko titularraren agerraldiaren kariaz, diputatu jeltzaleak “elkarrizketa ireki eta arina” eskatu du Loiolako kuartelen etorkizunari irtenbide bat emate aldera
Joseba Agirretxeak Margarita Roblesi erreklamatu dio “ahalegin bat” egin dezala gardentasunaren alde Defentsaren eta Indar Armatuen esparruan

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euskal Taldeko defentsarako bozeramaileak, Margarita Robles ministro andreari erreklamatu dio “ahalegin bat” egin dezala gardentasunaren alde Defentsa Ministerioaren, Ejertzitoaren eta Indar Armatuen ezaugarri izan den iluntasunarekin bukatzeko.

Diputatuen Kongresuan Defentsa ministerioko titularraren agerraldian, Agirretxeak nabarmendu du gardentasuna dela oraindik, Espainiako Defentsan, “pertsona, hornigai eta hierarkiez josita dagoen estamentuan”, irtenbiderik eman ez zaion gaia eta, zentzu berean, Espainiako ejertzitoan ultrak infiltratu ote diren ikertzea eskatu du, Alemaniakoan gertatu dela gogoratuz.

Esparru berean eta Euskal Taldeak Diputatuen Kongresuan azken legealdi guztietan aurkeztu dituen Lege Proposamenen bidez erreklamatu dituen agiriak irekitzeari dagokionez, Agirretxeak Margarita Robles Ministro andreak Defentsako agiri sekretuak irekitzearen inguruan erakutsi duen jarrera baloratu du baina zentzu horretan “urratsak ematea” eskatu dio.

Ezin delako bestela izan, Agirretxea Loiolako kuartelen etorkizunaz ere galdetu du “hiriak hedatzeko daukan gune bakarrean inkrustatuta” daudela gogoratuz. Halaber, argi utzi nahi izan du gaur egun duen dimentsio handia ez dela beharrezkoa eta gogoratu du Gipuzkoako hiriburuko Udalak eta EAJ-PNVren Euskal Taldeak behin eta berriz erreklamatu dutela. “Espero dezagun gai honen inguruko elkarrizketa irekia eta arina izan dadila”, esan du Agirretxeak.

Amaitzeko, diputatu jeltzaleak eskatu du defentsa politikan “Europar kontzeptua” ardaztzat hartzea eta “benetako kanpo eta segurtasun politika batua” aldarrikatu du Europako segurtasunaren “oinarri eta etorkizun” gisa.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube