Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/10/09

Gero eta gehiago dira elkarbizitza eta jaiak uztartu nahi dituztenak, auzia gainditu eta festa dagokion lekuan jartzeko

“Hondarribian zabaldu den elkarrizketa prozesua oso positibotzat jotzen dugu. Beti uste izan dugu elkarrizketa dela auzia gainditzeko tresnarik egokiena. Beti izan gara eta izango gara elkarrizketaren aldekoak”, azaldu du Maije Zelaiak EAJ-PNV batzarkide, gaur Batzar Nagusietan egindako Osoko Bilkuran.
Gero eta gehiago dira elkarbizitza eta jaiak uztartu nahi dituztenak, auzia gainditu eta festa dagokion lekuan jartzeko

 “Jarrera aldaketa ezinbestekoa da – azpimarratu du Zelaiak –. Aldaketa hori, lehen unean, Hondarribiako herritarrei dagokie eta badirudi, zeinbat jokaera eta adierazpenek agerian uzten dutenez, aldaketa gauzatzen ari dela apurka-apurka”.

 “Aldundiko Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusiak, hainbat herritarrek, eragileek edota nazioarteko bitartekari Jenne Pearcek egindako lanari esker – nabarmendu du – ezin bestekoa den jarrera aldaketa ematen ari da, konponbidera garamatzan jarrera aldaketa”. “EAJ-PNV batzarkide taldeak, Hondarribian zabaldutako elkarrizketa prozesuan lanean ari diren eragile, instituzio, norbanako eta adituen lana eskertzen du”.

“EAJ-PNV batzarkide taldean beti adierazi izan dugu herritarrek gogoeta sakona egiteraren beharra, herritar orok Alardea errespetuz eta lasaitasunez ospa dezan – adierazi du Zelaiak –. EAJ-PNVn auzia bideratzeko prest gara eta egongo gara beti, elkarrizketa medio ikuspegi kontrajarriak elkar errespetatzera iris daitezen baldintzak sortzeko – azpimarratu du –“. “Era berean – jarraitu du – jaien bezperan udal talde politiko guztiek sinatutako komunikatua positibotzat jotzen dugu. Aldundiari eta Hondarribiako Udalari eskatzen diegu, zabaldutako elkarrizketa prozesuarekin jarrai dezatela, horretarako behar diren baliabideak jarriaz”.

Amaitzeko, Maije Zelaia EAJ-PNV batzarkideak esan du, “zorionez, gero eta gehiago dira elkarbizitza eta jaiak uztartu nahi dituztenak, auzia gainditu eta festa dagokion lekuan jartzeko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube