Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Iridoy: «Irunen Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko Hiri Hitzarmena proposatzen dut»
Irungo EAJ-PNVren alkategaia, Xabier Iridoyk, Irunen Bizikidetasunaren eta Segurtasunaren aldeko Hiri Hitzarmen bat proposatu du, "Irun hiri seguruago bat izan dadin, eta irundarrak giro errespetagarri batean bizi gaitezen, bizikidetza eta segurtasuna jorratzeko hitzarmen baten berri eman nahi dut gaurkoan"
Atzo, otsailaren 27an, Estefanía Beltrán de Herediaren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuaren, Martin Ibaberen, Hiritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren eta Itziar Gomez, Iruñeako Hiritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako zinegotzi ordezkariaren eskutik, Palmera Montero Gunean EAJ-PNVk antolatu dituen bost mahai inguruetako bigarrenak leku izan zuen. Halaber, bertan alkategai eta Irungo EAJ-PNVko bozeramaile den Xabier Iridoyk ere parte hartu zuen, non Irunen Bizikidetasunaren eta Segurtasunaren aldeko Hiri Hitzarmen bat proposatu zuen, "Irun hiri seguruago bat izan dadin, eta irundarrak giro errespetagarri batean bizi gaitezen, bizikidetza eta segurtasuna jorratzeko hitzarmen baten berri eman nahi dut gaurkoan", eta "baina horretarako ezinbestekoa da koordinaziotik elkar lan bat burutzea, eta nola ez polizia egiturak filosofia honekin bat egitea eta talde politiko guztiak adostasun batera iristea ere beharrezkoa da, eta guk horren aldeko lana egingo dugu" azpimarratu zuen.
Halaber, Iridoyk Irunen izan diren eta Ertzaintzak erraztu dituen delituen inguruko informazioa ere helarazi zuen "jaso ditugun azken datuek urtero 1000 biztanleko 30 delitu gauzatzen direla jakin dugu. Lan egin beharreko sektorea da hau noski, baina guztiz esanguratsua eta baikorra ere bada delitu kopuruak urtez urte gutxiagora egiten dabilela jakitea".
Iridoyk gainera, bizikidetasunaren garrantzia ere azpimarratu zuen "Udaletxeak pendiente duen irakasgaia da hau, urteetan jorratu ez duten edo nahi izan ez duten irakasgaia; soinuak, tabernen zikinkeria, aisialdia, txakurren gorotzak, bizikletak espaloietan, etab. Guretzat ezinbestekoa eta hobetu beharrekoa den alorra da hau. Eta horregatik, gaurkoan Hiri Hitzarmen bat proposatzen dugu".
Estefanía Beltrán de Heredia sailburuak gainera, bizikidetasuna eta segurtasuna intimoki lotutako bi kontzeptu direla aipatu du. "Bizikidetasunik gabe ez dago segurtasunik eta segurtasunik gabe ez dago bizikidetasunik. Are gehiago segurtasunak bizitza proiektu bat garatzea ere ahalbidetzen duela esango nuke", eta erakunde desberdinen, hiritarren eta baita Udaltzaingo eta Ertzaintzaren arteko koordinazioaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen "Eusko Jaurlaritzatik segurtasuna hobetzeko hainbat neurri sustatu ditugu gainera; korriken gehiagotzea, kaleko patruilak gehiagotzea, agenteen prestakuntza hobetzea, informazioa helarazteko konferentziak eta hitzaldiak antolatu ditugu, eta etorkizuneko belaunaldi berriekin ere lanean gabiltza".
Itziar Gomezek bestalde, Iruñean 2015etik honaino bizitutako egoera aldaketaz hitz egin zuen, "Iruñean gertuko polizia eredu bat sustatu dugu hasiera batetik, pertsonekiko konfiantza sortzen duen eredu bat beharrezkoa ikusten genuen, horrek ere hiritarren pertzepzioan ere eragin sakona baitu" eta Xabier Iridoyk proposatutako Hiri Hitzarmenaren ideia guztiz babesten zuela eta txalotzen zuela ere jakitera eman zuen, “herritarren segurtasunaz eta bizikidetasunaz hitz egiten dugunean hiriko ongizate-inguruneez, autonomiaz, eta bizi-kalitateaz hizketan gabiltza, eta guzti hori hitzarmen batean islatzea ideia paregabea iruditzen zait".
Azkenik, Martin Ibabe-k hitz egin zuen, eta administrazioa pertsonen bizi-kalitateari zor zaiola kaleratu zuen, "hau hala izanik, administrazio publikoan segurtasunaren hautematearekiko erlazionatutako hartan guztian lan egin behar dela iruditzen zait. Eta, lehen aipatu bezala guzti hau hurbiltasun batetik gauzatu beharra dago, polizia modelo ideala polizia laguntzailea delako” definitu zuen. Bertan segurtasun gabeziako egoerak saihesteko, era zuzenean kudeatutako informazioaren garrantzia ere azpimarratu zuen, “gaur egun informazioa gure jendartearen erreminta boteretsuenetako bat da, ondorioz pertsonen arteko segurtasuna bultzatzeko erreminta garrantzitsua izan daiteke ere. Horregatik garrantzitsua da ematen diren informazioak egiaztatuta egotea, gaizki emandako informazioak alarma sozial faltsuak sor ditzake” esanez amaitu zuen.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



