Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/01/15

Kepa Zubiarrain, Lazkaorako bere alkategaia aurkezteko ekitaldia antolatu du ostegunean EAJ-PNVk

Ekitaldia Arerian izango da, urtarrilaren 17an, arratsaldeko 19:00etan eta bertan parte hartuko du Gizpuko Buru Batzarreko lehendakaria den Joseba Egibarrek ere. EAJ-PNVk lazkaotar guztiei luzatu die ekitaldira joateko gonbidapena.
Kepa Zubiarrain, Lazkaorako bere alkategaia aurkezteko ekitaldia antolatu du ostegunean EAJ-PNVk

Urrian iragarri zuen EAJ-PNVk aho batez erabaki zuela Kepa Zubiarrain lazkaotarra zerrendaburu izendatzea eta ostegunerako prestatu du hautagaiaren aurkezpen publikoa egiteko ekitaldi irekia.

Kepa Zubiarrain, 1969an jaioa, ezkondua eta 3 seme-alaben aita, Ekonomi eta Enpresa Zientziatan lizentziatua da eta arlo pribatuan lan eskarmentu handia izateaz gain, badu udal kudeaketan esperientziarik ere, Lazkaoko Udalean zinegotzia izan baitzen 1995-1999 legealdian. Deustuko Unibertsitatean ikasketak amaitu ondoren, bere lan ibilbidearen zatirik handiena ESTANDA Fundiciones S.A. enpresan egin du. Zinegotzi izan zen legealdian, berriz, alkateorde izan zen eta Ongizate saila izan zuen bere ardurapean.

Aurkezpen ekitaldian izango da baita Gipuzko Buru Batzarreko lehendakaria, Joseba Egibar ere. Ekitaldiak helburu du, Kepa Zubiarrain aurkeztea eta herritarrei gerturatzea, baina baita EAJ-PNVk Lazkaorako duen proiektua azaltzea ere. Horrela, EAJ-PNVk, ekitaldira joateko gonbidapena luzatzen die lazkaotar guztiei. Aipatu ekitaldia urtarrilaren 17an izango da, 19:00etan, Arerian.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...