Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/12/10

Positibotzat jotzen dugu gaur aurkeztutako hiri hondakinak kudeatzeko plan orokor berria

Xabier Ezeizabarrena: “Hiri Hondakinak Kudeatzeko plan berriak, gipuzkoarren interes orokorrari erantzuten dio, legealdi hasieran Foru Gobernuak emandako hitza beteaz eta aurreko legealditik jaso genituen arazoei irtenbide emanez”
Positibotzat jotzen dugu gaur aurkeztutako hiri hondakinak kudeatzeko plan orokor berria

“Gaur aurkeztutako Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrarekin, legealdi honetan hondakinen kudeaketa bere osotasunean itxiko da, Europak emandako irizpideei jarraituz eta Europa mailan gehien birziklatzen duten nazioen ereduari erreparatuz. Azken finean, aurreko legealditik jaso ditugun arazoei irtenbidea emanez”, adierazi du Xabier Ezeizabarrenak EAJ-PNVbozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumen Batzordean. 

“Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokor berriak – jarraitu du Ezeizabarrenak –jasangarritasuna du oinarri, hondakinen bidez lortutako baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuz eta lehentasuna, birziklapenarekin eta balioestearekin batera, hezkuntzari eta prebentzioari emanez”. 

EAJ-PNV batzarkide taldeak positibotzat jotzen du gaur aurkeztutako plana, partaidetza prozesu zabal baten emaitza izateaz gain, hondakinen kudeaketa bere osotasunean itxiko duelako eta Gipuzkoak beharrezko dituen hondakinen birziklapen eta kudeaketarako azpiegitura guztiak martxan izango dituelako.

“Azken finean – erantsi du Xabier Ezeizabarrenak – Hiri Hondakinak Kudeatzeko plan berriak, gipuzkoarren interes orokorrari erantzuten dio, legealdi hasieran Foru Gobernuak emandako hitza beteaz eta aurreko legealditik jaso genituen arazoei irtenbide emanez”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...