Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aitor Urresti, Getariako EAJren alkategaia
Hala erabaki zuten pasa den ekainaren 5eko batzarrean alderdikideek. Rosi Antia, Getariako Uri Buru Batzarreko lehendakariak adierazi duenez “profesionaltasun osoz helduko dio lanari eta herriak sendo egingo du aurrera. Aitorrek duen gertutasuna, jarrera eta Getariarekiko duen konpromisoak berresten du hautagaitza”
Argazkiak...
Aitor Urresti izango da Getariako EAJ-PNVren alkategaia 2019ko udal hauteskundeetan. Hala erabaki zuten pasa den ekainaren 5eko batzarrean alderdiaren afiliatuek. Gaur aurkeztu du hautagaitza Getariako Uri Buru Batzarreko lehendakari den Rosi Antiak. Bertan izan dira alderdikide ugari ere alkategaiari babesa adieraziz.
Egun Urresti EAJren bozeramalea da Getariako Udalean eta hain zuzen Rosi Antiak 3 urteotan, zein aurreko udal-hauteskundeetako kanpainan, alkategai berriak burutu duen lan “aparta” nabarmendu du: “ideiak argi, herrigintza bizi eta lanerako grina ditu osagai Aitorrek. Estuki egin dugu lan urteotan Getariak aurrera egin zezan eta herriarentzako interesgarriak diren proiektuak sortu, erakarri eta garatzen. Aitorrek gogotsu egin du lan eta erakutsi digu, guztiaren gainetik, Getariaren eta herritarren alde jardun duela. Tinko eutsi dio seriotasunez eta oinarri sendoak dituen kudeaketa sustatuz”.
Antiak eskerrak eman dizkio Urrestiri luzatutako proposamena onartzeagatik: “Udaleko jarduna ez da erraza, konpromezu ugari eta mugarik gabeko inplikazioa eskatzen dizkizu. Baina ardura handiz onartu du erronka. Ez dut inongo zalantzarik, herriak hala nahi izanez gero, alkate ezinhobea izanen dela: profesionaltasun osoz helduko dio lanari eta herriak sendo egingo du aurrera. Aitorrek duen gertutasuna, jarrera eta Getariarekiko duen konpromisoak berresten du hautagaitza”.
Uri Buru Batzarreko lehedakariarentzat alderdikideek “eduki genezakeen hautagai onena” aukeratu dute: “eskuartean dugun proiektua Urrestik duen ezagutza, jatortasuna, getariar senak aberasten du. Getaria eta getariarrekin hartu du konpromisoa”.
Urrestik eskerrak eman dizkio alderdiari beregan jarritako konfidantzagatik: “zerrendaburu aukeratu nau Getariako EAJk eta ez diet nire kideei hutsik egingo. Ilusio handiz aurkezten naiz, lan-talde bikainarekin atzean eta gure herriaren oraina eta etorkizuna lantzeko gogotsu. Getariak aldaketa behar du; urteotan galdutako denbora berreskuratzeko egingo dugu aurrera; tinko, minutu bat gehiago galdu gabe”.
“Gure proiektuak getariarrak izango ditu erdigune, ongizatea izanik pilare. Herritarren bizi-kalitatea bermatu eta hobetzea izango da gure apustua. Getariarrekin bat egingo dugu lan, elkarlanean, eta gardetasun osoz. Erronka berriak ditugu aurrean eta herritarrek eguneroko bizitzan dituzten arazoei aurre egin behar diegu: berdintasuna, garbitasuna, enplegua, gazteria, zahartzaroa, parte-hartzea, kontziliazioa, gure nortasunaren zaintza... getariar guztientzako jardungo dut herrigintzan” berretsi du.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



