Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJren Euzko Abertzaleak taldeak bere egin du Nafarroako alargunen kezka, eta pentsio hauetarako agindutako igoeran ematen ari den atzerapena salatu du
Iñigo Barandiaranek idatziz aurkeztu duen galdera multzoan kritikatu ditu 2012az geroztik sortu diren “aurreikuspen zapuztuak”
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak idatzizko erantzuna jasotzeko galdera multzo bat aurkeztu du Espainiako Gobernuak alargunen pentsioan iragarritako igoeraren atzerapenaren zioez galdetzeko.
Iñigo Barandiaranek, Toledoko Itunaren Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, Nafarroako alargunen kolektiboak adierazitako kezka jaso eta bere egin du. Alargun hauek salatu dute ez dela egin 65 urtetik gorakoen alargun pentsioetan oinarri arautzailean agindu zen igoera.
Barandiaranek erregistratutako idazkian adierazi duen bezala, Espainiako Gobernuak iragarri zuen 65 urtetik gorakoen alargun pentsioen oinarri arautzailea igoko zuela eta igoera hau bi urtetan %52tik %60ra igoko zela. Informazio hauen arabera, neurria 2018ko urtarrilaren 1etik aplikatzekoa zen. Baina, atzerapenak kaltetutako pertsona batek emaniko informazioari esker, 2018ko urtarrilaren bidali diren jakinarazpenetan ez da beste igoerarik adierazten pentsiodun guztientzat aurreikusi den %0,25eko igoeraz aparte. Are gehiago, informazio horien arabera, gutun horretan iragartzen da ebazpen horrekin ados ez badaude 30 lan egun ematen dira Segurantza Sozialaren bulegoetan erreklamazioa aurkezteko. Kasu batzuetan eskaintza hori oso betetzen zaila da bulegoek ematen duten hitzordua erreklamazioa aurkezteko dagoen epetik kanpo geratzen delako.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


