Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/12/28

2017, urte desberdina

EAJ-PNVk bai Udal Gobernuari eta baita Irungo gobernagarritasunari ere egonkortasuna eskaini dio, hala Irunek aurrera pausuak eman ditzan eta ez dadin gelditu. Honela, 2017 urte honetan, Gobernu Programako hainbat proiektu burutu dira, esaterako, Azken Portu eta Behobia arteko ibilaldi eta bizikleten erraila, Gain Gainean parkearen handiagotzea eta San Martzial kalearen berrurbanizazioa.
Xabier Iridoy

Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko Bozeramaile eta gobernukideak, prentsaurreko hasieran "2018ko aurrekontua onartu berri dugu, irundar hiritarrentzat oso baikorra izango den aurrekontua. Orain arte adostutakoak bezala, akordio honek, bereganatzen dituen eta irunentzat onuragarri izango diren proiektuei esker hiria erritmoz hornituko du; Uranzu frontoiaren berritzea, Txingudi Tenis Klubaren instalazioen hobetzea, Hondarribia eta San Martzial kaleen berrurbanizazioa, eta baita Wolmer biribilgunearen berrurbanizazioa ere. Eta guzti hauen parte izateak harrotasunez betetzen gaitu" aipatu du. 

Halaber, 2017 honetan Irungo Udalak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gobernu Zentrala bezalako instituzioekin mantendutako kolaborazioei esker aurrera egin ahal izan du hainbat proiektutan; Eusko Jaurlaritzak finantzatu duen Luis Marianoko igogailuan, Kolon Pasealekuko Topoko igogailuan, Palmera Monteron Mondragon Unibertsitateak duen tokian, Alberto Larzabak, Oinaurre eta Emigrazioko eraikinean gazte eta behardun kolektiboei zuzendutako etxebizitza dotazionalen alokairuan, Arbeseko zahar egoitzaren eraikitzerako hitzarmenean eta baita Trenbide Gunean ere.

2017 honen joan etorrian, EAJ-PNVko zinegotzi ordezkariek "orain urte dezente geldirik zeramaten proiektuak suspertzea lortu dugu, guztia guk kudeatzen ditugun arloetan martxan jarri ditugun planei esker".  Oraingo honetan, Hirigintza eta Etxebizitzan nabarmendu behar dira, EAJ-PNVk kudeatu dituen Alarde-Olaketa eta Almirante Arizmendiko Plan Bereziak, baita egun kudeatzen dabilen Plaiaundiko pisten lekualdatzea ere. Gai honen  inguruan Iridoyk jakinarazi nahi izan du "izan diren gora beherak eta gero, azken aste honetan, denbora azkar pasatzen delako eta instituzioen aldetik ez dugulako erantzun borobilik jaso, Bozeramaileen Batzordeak Zubieta behin betiko baztertzea  adostu du. Hortaz, Erregeen itzuleran dauden aukera guztiak mahai gainean jarri eta aztertuko dira".

Udaltzaingoari dagokionean, berriz, honek aurrera pausuak ematen jarraitzen du, hiritarren eskaerei, itxaropenei eta kezkei erantzuna emanez. Irunek gertutasuneko udaltzaingo bat eduki ahal izateko oinarriak garatzen eta eraikitzen gabiltza, baita Ertzaintzarekin berehalako eta etengabeko koordinazioan ere, orain gutxi ezarri dugun TETRA sistemari esker.

Bestalde, Irunen Euskararen egoera eraldatu dugu, euskararen kale erabilera errealaren neurketa gauzatu dugu, gure hizkuntzak gure hirian bizi duen egoera zein den egoki jakiteko eta hala arlotik garatutako programa eta ekintzen bitartez honen erabilera egoki sustatu dadin.  Era berean, euskararen erabilera sustatzen duten eskola, elkarte, entitate eta enpresei zuzendutako diru laguntzak ere hobetu ditugu. Gazteria eta Hezkuntzari dagokionean, pasa diren bi urteetan gazteei zuzendutako eta Martindozenea Gaztelekuan lekuko duten tailer, erakusketa, errepresentazio, kontzertu eta konferentzia mordoak eskaintzen dituen, GazteArtean marka indartzen joan gara.

"Gazteria arlotik nazioartekotze eta mugikortasuneko programen, nazioarteko truke europar proiektuen eta boluntariotzako programen inguruko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzea ere lortu dugu. Ezin ahaztu Lapitze eta Kateako Haurtxokoei eman diegun bultzada, eta TXIKILAB Palmera Montero, hirugarren haurtxokoaren irekiera ere. Hirugarren honek gainera, jarduera estimulagarri, dibertigarri eta hezigarrietara zuzendutako ekintzak barneratzen ditu, guztiak umeen garapen osora zuzendutakoak" azpimarratu du Iridoyk.

Gobernukideen erlazioari dagokionean, ez dugu kontrakoa esango, hainbat desadostasun eta desberdintasun izan dira, bi alderdi politiko desberdin garenez, EAJ-PNVk orokorki ez du PSE-EEk duen ikuspuntu berdina. Hala ere, lortutakoarekin pozik gaude, pauso garrantzitsuak ematen gabiltza, nahiz eta ezin dugun gure nahian atzera egin eta horretarako gure indar guztiak irundar hiritarren bizitza proiektuan eta irunentzako etorkizun hobe bat lortzean ipini behar ditugu.

Gardentasunean, kudeaketaren eraginkortasunean eta efikazian, pertsonekiko gertukotasunean eta jarrera etikoan oinarritutako hiri eredua da gu aurrera eramaten gabiltzana. Eta hau izango da bai gaurko eta baita biharko EAJ-PNVren konpromisoa.   

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...