Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalak omenaldia egin dio Suhiltzaileen Kidegoari 150. urteurrenean
Aurten 150 urte betetzen dira Donostiako Zulatzaile-Suhiltzaileen Kidegoa sortu zela; hori dela eta, Eneko Goia Alkateak eta Udal Korporazioak Suhiltzaileak omenduko dituzte urteurren hori gogora ekartzeko, Udalbatza aretoan.
Alkateak eta Imanol Andonegi Suhiltzaileen buruak ekitaldiari hasiera eman diote.
Eneko Goiak esan duenez “plazer handia da niretzat horrelako ospakizun bat egitea eta gure hiriko segurtasunaren eta lasaitasunaren zutabe diren suhiltzaileen 150 urteak ospatzea”. “Suhiltzaile talde aurreratua, prestatua eta prestua zarete eta hori, alkate batentzat, sekulako lasaitasuna da” azpimarratu du.
Bestalde alkateak urte hauetan hildako suhiltzaileak gogora ekarri ditu, José Manuel Gabilondo, Ramón Leiza, Antonio Gabilondo Múgica eta Félix Aizpurua.
Imanol Andonegik adierazi duenez “ niretzat izugarrizko harrotasuna da suhiltzaileen burua izatea eta gaur bereziki sekulako zoriontasuna sentitzen dut”. “Eskerrak eman nahi dizkiet lankide guztiei, udala eta udal zerbitzu guztiei behar eta nahi dugun suhiltzaileen parkea izateagatik eta batez ere gure familiartekoei gure ondoan egoteagatik” amaitu du.
Ekitaldian, urteurrena ospatzeko oroitzapenezko plaka bat eman zaio, denon izenean, Jose Ignacio Korta Urrestarazu sarjentuari eta Aldayri, Udal Arkitekto eta Suhiltzaileen Burua izandako Rafael Aldayren bilobari.
Jose Ignacio Korta Urrestarazu: 1983an Suhiltzaile sartu zen eta 2018an jubilatuko da. Suhiltzaile eta Kabo izan ondoren, egun, sarjentua da. Bere aitona, Esteban Corta, suhiltzailea izan zen, 1931tik 1958ra . Bere aita, Benito Corta, suhiltzaile lanak egin zituen 1951tik 1977an hil zen arte.
Ramón Alday Rafael Alday Udal Arkitekto eta Suhiltzaileen Burua izandakoaren biloba da. Arkitekto lanetan obra handiak egin zituen hirian, besteak beste, Kontxako baranda. Udal Arkitekto eta Suhiltzaileen Burua 1909tik 1950ra izan zen. 1933an inauguratutako Easo kaleko Suhiltzaileen parkea diseinatu zuen.
Alderdi Ederren, asteburu osoan zehar, suhiltzaileen kamioi historikoak egongo dira ikusgai. Horietako bat 1962ra arte erabili zuten lehen “autoeskala” kamioia da. Egun Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan dago.
150. urteurren hau ospatzeko, eraikinean bertan egongo den argazki eta tresneria historikoen erakusketa inauguratu du Udalak; sarrera Alderdi Ederretik. Asteburu honetan zabalik egongo da 10:00etatik 19:00etara.
Gaurko ekitaldia Jose Manuel Etxanizek idatzitako “Bomberos donostiarras, apuntes para su historia, 1867-2017” liburuaren aurkezpenarekin amaitu da.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



