Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udaran euskaraz gozatzeko ordubete gehiago
69 hezitzaileren begiradapean SOLAS JOLASeko uztaileko txandan parte hartu duten 495 ume azken asteez gozatzen ari dira. San Pedro eta San Martzialak oraindik buruan uztailaren 4ean hasitako ibilbidea laster iritsiko da amaierara. Egun hauetan guztietan euskararen erabilera indartzeko helburu argiarekin, etengabeko esperientzia eta bizipenez osatutako egutegia gozatzea ekarri du berarekin.
Gaurkoan, Irungo Udaleko Euskara Ordezkaria den Josune Gomez Lekaenea eskolara gerturatu da SOLAS JOLASeko parte-hartzaileekin hitz egitera eta lehen inpresioak jasotzera eta bertan zera aipatu du, "Programa honen bitartez Irungo umeek aukera izan dute, ikasgelatik kanpo eta modu naturalean euskaraz disfrutatzeko eta bizitzeko".
Izan ere, izen emandako haurrei begira antolatutako programazioak ezusteko atsegin kontaezinak ekarri baititu berarekin, den-denak euskara ikasteko eta erabiltzeko motibazio tresna izan den ipuinetan oinarritutako programazioa; Era guztietako tailerrak, sukaldaritza tailerrak, Irrisarrilandera irteera, Cristina Eneara, Eureka Zientzia Museora, mendira, Topic Tolosara, Ekogunera, txalupan paseoa, Santa Klara irlara, Listorretara, etab. Gainera, hilean behin, "egun osoko" irteera izango da, 14:30ak arte Haur Hezkuntzakoen kasuan eta 17:00ak arte Lehen Hezkuntzakoenean. Dena behar bezala joateko ardura izan dute hezitzaileek, zentroetako 13 koordinatzailek eta 3 koordinatzaile orokorrek. Aurten gainera 69 hezitzaile horietatik 13 dibertsitate funtzionala duten umeekin lanean dabiltza.
Irungo Udaleko Euskara Ordezkaria den Josune Gomezek azpimarratu nahi izan du, gainera, funtzio aniztasuna duten pertsonekin programa honetan aurrera eramaten den lana, "funtzio aniztasuna duten haurrek parte hartu dute eta beraiekin eta laguntza hezitzailearekin -bat funtzio aniztasuna duen haur bakoitzeko- harremanetan normalizatutako sistema baten bitartez lan egiten gabiltza; hau da, parte hartzaile guztiek, izan funtzio aniztasuna ala ez, eskubide eta betebehar berdinak edukiz, beti ere funtzio aniztasun horiei egokituta, jakina".
Batzuen gozatzeko azken ordua den bitartean beste batzuentzat gozamena hastera doa, izan ere, SOLAS JOLAS programako abuztuko txanda ate joka dator. Abuztuaren 2tik 25era 112 haurrek txandari kaixo esango diote.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



