Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostia 2020 Plan Estrategikoak aldaketa klimatikoa, gizarte-kohesioa eta etorkizuneko ekonomiak jaso ditu
Gizarte kontseiluaren osoko bilkurak, uztailaren hasieran, hiriko plan estrategikoaren eguneratze dokumentua onartu zuen, 2020. urtera begira. Egokitzapen hau aldaketa-klimatikoan, ekonomi eredu berrietan eta gizarte-kohesioan premiazkoak diren beharrei erantzuteko egin da.
Donostia 2020 Estrategia eguneratzeko prozesuaren abiapuntua plan estrategikoa da, egun indarrean dagoen estrategiaren bir-orientazioa, helburuak eta akzio-ildoak atzean utzi gabe baina beharrezkoa den egokitzapena eginez, ekonomi esparruan, gizarte mailan, kulturan eta ingurumen egoera berriari aurre egiteko. Ekonomia zein gizarte krisia, 2015eko Parisko Klima goi-bilera eta ondorioz ingurumen alorrean sortutako erronkak, 2016 urtearen ondorengo kultura eta bere legatua...beharrezko elementuak dira eguneratze honen zergatiak eta abagunea ulertzeko.
Horrela, eguneratze dokumentuak hiriaren premiazko erronkak lortzen lagunduko duten jarduera-ildo edo -eremu jakin batzuk lehenetsi edo sustatzen ditu. Hiriaren estratejiaren eguneratze prozesua jasotzen duen txostena aurkeztu dute gaur Eneko Goiak, Donostiako Alkateak, Gizarte Kontseiluko presidenteak, Pedro Miguel Etxenikek, eta Estratejia Bulegoko zuzendariak, Kepa Kortak.
Eneko Goiak azaldu duenez, “Plan Estrategiakoaren eguneratzea ez da plan estrategiko berri bat, indarreko planaren errealitate berrietarako egokitzapena baizik, 2020 testuinguruarekin jarraituz”.
Hurrengo urratsa, udara ostean, ekintza plan bat gauzatzea izango da, ildo estratejikoak ekintza zehatzetan bihurtzeko. Ondoren, 2018. urte hasieran, Donostia 2030 Plan Estratejikoa lantzeko prozesua abian jarrriko da, alkateak iragarri duenez.
Hiriko errealitatea abiapuntu
Eguneratze dokumentuak hiriko errealitatearen hausnarketa sakon bat du abiapuntu, diagnostiko estrategiko batean oinarritua. Diagnostiko horrek azaleratzen dituen zenbait datu esanguratsu azpimarratzea, komeni da.
-Formakuntza maila altua, 30 eta 34 urte bitarteko Donostiako biztanleen ia %61a goi-mailako ikasketak ditu.
-Hiriko BPGaren %2,71a I+G inbertsioetara doa. Europako batazbestekoaren gainetik (%2,08) eta estatatuko batabestekoa bikoiztuz (%1,3)
-Batazbesteko familien aberastasun-maila. Donostiako etxeen errenta euskal hiriburuen artean handiena da. Auzo aberatsenaren eta txikienekoaren arteko ezberdintasuna 2,5ekoa da. Errenten mailak ekialde eta mendebalde artean zatiketa dagoela erakusten du.
-Zahartze demografikoa. Donostiako biztanleria zahartuz doa pixkanaka, jaiotzen kopurua pixkanaka txikitzearen eta Donostiako biztanleen bizi-itxaropena handitzearen ondorioz. Bizi-itxaropena progresiboki handitu da, auzo ezberdinen artean alde handirik gabe, eta, Europako altuenen artean kokatuaz (gizonek 78,9 urteko eta emakumeek 85,4 urteko).
Orokorrean, Donostiako gizartea, anitza, solidarioa eta partehartzailea, formatua, kultura eta ingurumena ezagutzaren inguruko jakin-nahia duena, hiriaren alde zuhurtasunez lankidetzan aritzeko gai dena, kultur eta kirol kezkak dituena, hiriaz arro sentitzen dena eta hiriak eskaintzen dion bizi-kalitatearekin neurrian konent dago.
Estrategia 2020DSSren eguneratzeak proposatzen dituen ideia nagusiak edo lan-ildoak hiru atal nagusietan bildu daitezke.
1.-GIZARTE-KOHESIOA
Krisiaren ondorio argienetako bat gizartearen eta bizi-kalitatearen hauskortasuna da. Krisiak agerian jarri du bazterketaren aurka modu iraunkorrean lan egiteko beharra. Bazterketa-egoerak edo horietan egoteko arriskuak asko eta askotarikoak dira: generoa, adinekoak, desgaitasuna, immigrazioa, langabezian dauden pertsonak, guraso bakarreko familiak, talde zaurgarriak, aniztasuna, etxebizitzara sarbiderik gabekoak, irisgarritasunarekin lotutako arazoak, euskararen erabileran ematen den berdintasun eza…
“Finean, biztanle guztien inklusio soziala, ekonomikoa, politikoa eta bizimodu burujabea bultzatu eta sustatzea, aukera-berdintasuna bermatzeko, eta gizarte-sektore guztietan lan eginez desberdintasunak murriztearren”, adierazi du alkateak.
Dokumentuak bereziki azpimarratzen du, hiriak lehen mailara ekarri behar duela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politiken beharra. Sektore estrategikoetan (ekonomikoak, kulturalak, sozialak, politikoak, etab.) berdintasuna sustatuko duten neurriak hartu behar dira, eguneratze proposamenak biltzen duenaren arabera.
Bestetik, jaiotze-tasaren estrategia eta gazteak erakartzeko eta atxikitzeko estrategia baten beharra, gizarte-kohesioan elementu erabakigarriak dira, erabat.
Gaztetasuna galtzea Donostiari nabarmen eragingo dion prozesu demografiko nagusietako bat da.
Alkateak esan duenez, “gazteentzat erakargarria den hiri bat behar da, gazteek bizitza Donostian egiteko aukera izan dezaten, eta hiriak hurrengo urteetan sortuko diren lan-arloko premiak estaliko dituzten gazteak erakar ditzan. Era berean, hirian benetan integratzeko prozesuak bultzatu behar dira”.
Horretarako, datozen hilabeteetan gazteria berariazko lan-talde bat sortuko da, azter dezan, jende gaztea nola erakarri eta nola atxikitu eta gai honetan estrategia bateratua aurrera ateratzeko.
Gainera, jaiotze-tasaren igoera, belaunaldien ezberdinen erreleboa gerta dadin beharrezkoa dela dio dokumentuak. Hau guztia lortu ahal izateko, benetako proiektu fiskal sustagarriak, guraso bakarreko nahiz familia tradizionalen babes sozialerako politika egokiak eta erantzunkizun partekatua sustatuz. Hiriak bere burua prestatu behar du, honako hauek beso-zabalik hartzeko: seme-alabak izatea erabaki dutenak, familiako bizitza eta laneko bizitza bateragarri egiteko aukera, hiria lagunkoiagoa izateko prestatzeko lana, (behar adinako haur-eskolak eta arrazoizko kostuan, familien aldeko zerga-politikak, haurrekiko lagunkoiak diren eremuak, haurtzaindegi zerbitzua ikuskizunetan, etab.).
2.- INGURUMEN-ESTRATEGIA ETA KLIMA-ALDAKETA
Eguneratze dokumentuak eraldatze-prozesu handi bat eta eredu-aldaketa bat egin behar direla biltzen du. Eraldaketa kualitatiboa behar da ingurumenaren esparruan klima-aldaketaren erronkei egokitu eta arintzeko eta hiriko ingurumen jasangarrian aurrera egiteko (mugirkotasun jasangarri ez-kutsatzailea, kalitatezko gune publikoak dituen hiri ingurunea, zerbitzu publikoen gertutasuna, energía-eraginkortasuna, kontsumo jasangarria eta abar).
Klima50 Estrategiaren esparruan, eredu energetikoa eraldatzeko beharra eztabaidatu da, eta horrek ekintza garrantzitsuak behar ditu hiriaren funtzionatzeko moduari dagokionez. Alde batetik, eraginkortasun energetiko handiagoa lortzera zuzendutako estrategia. Gauza bera gertatzen da mugikortasunarekin, hiriko karbono-emisioen % 60 baino gehiago eragiten du. Nahiko argi dago mugikortasunaren eredu jasangarria eta ez-kutsatzailea lortzeko ekintzak bizkortu behar direla karbono-emisioak murrizteko, azken finean ezarritako helburuak lortzeko.
Ingurumen atalean beste premiazko tresna hirigintza da. Donostialdeako lurralde- eta hiri-ereduak urtero sortzen diren BEGen (berotegi-efektuko emisioak) zenbaketa mugatzen du. Hortaz, Estrategia eguneratzeak hirigintza jasangarri (mixtifikazioa, dentsifikazioa, etxebizitzara sarbidea, mugikortasuna eta abar) baten alde egiten du. Hirigintza inklusiboko eredu bat ezartzearen premia azpimarratzen da, besteak beste, irisgarritasun unibertsala bermatuz, edo, segurtasunik eza, bereziki emakumeentzat, eragiten duten gune kritikoak ezabatuz, edota umeentzako oinezko eskola-bideak bultzatuz.
3.- ETORKIZUNEKO EKONOMIA
Hiriko garapen ekonomikoari heltzen zaio, kontuan hartuta hiriko jarduera errotuak (turismoa, ikus-entzuneko sektorea, kultura, merkataritza, gastronoia, zientzia eta teknologia, enpreseei zerbitzuak…) baina mundu mailako tendentzia orokorrak begibistatik galdu gabe eta hiriko idiosinkrasia galdu gabe.
Hortaz, indarrean dagoen estrategian ezinbestean sakondu behar da, baina aldaketa garrantzitsuak egin behar dira, eredua aldatzen ari delako, eta ondorioz eraldaketa ekarriko baitu (ekonomia kolaboratiboa, ekonomia zirkularra, 4.0 industria eta IKTetan duen eragina, eta abar). Halaber, kontuan hartu behar dira aldaketa handiak izaten/jasaten ari diren hiriko jarduera errotuak (merkataritza, gastronomia, turismoa...), eta objektibotasunez aztertu behar dira aldaketa horien ondorioak; gainera, nahi dugun hiri-ereduari buruzko estrategia komuna planteatu beharra azpimarratzen du dokumentuak.
Turismo alorrean, esaterako, turismo-estrategia jasangarri eta inklusibo bat landu behar da, eragile guztien elkarlanaren bitartez. Gauza bera esan daiteke merkataritza sektoreari buruz. Merkataritzaren berezitasuna galtzen ari da, merkataritza-kate handiek lurraldea “kolonizatzen” baitute inbertsiorako gaitasun handiagoa dutelako. Horren ondorioetako batzuk dira zenbait guneetan merkataritza-egitura bateratzea (erdigunean, adibidez) edo leku batzuetan eskaintzaren kalitatea galtzea, Parte Zaharrean, adibidez.
Etorkizuneko ekonomia atalean ekonomia zirkularra eta solidarioa hitzak sartzen dira, eredu ekonomikoaren paradigma berri bat bezala ulertuta. Hornikuntza, diseinua, ekoizpena, kontsumoa, hondakinen kudeaketa eta bigarren mailako lehengaien merkatua barne hartzen dituen zirkulua ixteko. Bestetik, ekonomia kolaboratiboa, ekintzailetza sozialaren (alderdi teknologikotik edo helburu sozialetik harago doana) esperientzia berriek lankidetzako enpresak (horietan, emaitza ekonomikoak ez dira enpresaren arrakastaren adierazle bakarra) antolatzeko modu berriak jasotzen ditu.
Alderdi asko dituen fenomenoa da, eta hiriko alor sentiberei eragin diezaieke (ikusi, adibidez, Airbnb edo Uber plataformen eragina) argi dago turismo alorrean, egun, indar handiko eragina duela.
E2020DSS Plan Estrategikoa eguneratzeko prozesuan, plan estrategikorako lan batzordeak lidergo lana egin du. Gainera, Gizarte Kontseiluaren gehiengo zabalaren onarpena jaso du.
Hiriko Gizarte Kontseilua erakunde eta diziplina arteko gobernamenduari ekarpena egiten dion organoa da, eta, aldi berean herritarren ahalduntzea ahalbidetzen duen tresna. Gizarte Kontseiluko osoko bilkura 75 pertsonek osatzen dute, beste hainbat erakunderen ordezkari bezala. Pedro Miguel Etxenike, zientzialari eta katedraduna da kontseiluko presidentea, Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaileak, Kepa Kortak, aldiz, presidenteordearen lana egiten du.
Udaleko alderdi politikoek, Donostiako Alkatea, Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Estatuko gobernuko ordezkariek osatzen dute kontseiluaren ordezkaritza politikoa.
Komertzio, turismo, ingurumena, kirol taldeak, oroimen historikoa, gazteria, berdintasuna, mugikortasuna, gizarte ekimena, garapenerako kooperazioa eta kultura alorretako kontseiluen ordezkariek ikuspuntu sektoriala jartzen dute organo honetan.
Adegi, Kutxa, Gipuzkoa Bazkundea, Sindikatuek, auzo-elkarteak, Mondragon Korporazioa, UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta zenbait hiritar euren izenean biribiltzen dute kontseilua. Euren dedikazioak ez du diru-ordainik eta ukiezin bezain beharrezkoak diren hiriko tresnetako bat da.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



