Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Debagoienako EAJ-PNVk legealdian zehar eskualdeko Batzokietan egindako pintadak gaitzetsi ditu
Ekintza horiek herritarren bizikidetza baketsua eraso eta oztopatzen dutela adierazi dute jeltzaleek eta era berean, errespetua exijitu dute eta pertsonen iritzi eta pentsaera eskubidearen aurkako eraso horien helburuaren inguruan hausnarketa egitera deitu dute
Legealdian zehar eskualdeko hainbat Batzokietan azaldu diren pintaden harira eta bereziki azken hilabetean Oñati eta Aretxabaletako EAJren egoitzan egin diren erasoak aintzat hartuz, gaur arratsaldean bildu dira ekintza horiek gaitzesteko Oñatiko Uri Buru Batzarreko kideak, udal-taldeko zinegotziak, GBBko kide Josu Ezkurdia, Eskoriatzako alkatea Joxe Ramon Zubizarreta, Arrasateko alkatea Maria Ubarretxena eta bailarako gainerako udaletxeetako hainbat zinegotzi eta alderdiko ordezkariak. Ildo horretatik, egungo gizartean zenbait pertsonek oraindik barneratuta daukaten biolentziaren inguruko kezka eta ardura azaldu dute gaur jeltzaleek. “Gaur egun guztiek garai berrien inguruan hitz egiten dugun arren eta indarkeria eta inposizioa benetan baztertu eta atzean utzi genituela uste genuen arren, legealdian zehar eskualdeko herrietan EAJ-PNVren aurka egin diren erasoek horren inguruko zalantza pizten dute” adierazi dute Debagoienako EAJ-PNVko kideek.
Halaber, eraso horien helburua ulergaitza egiten zaiela azpimarratu dute jeltzaleek. Izan ere, horrelako ekintzek bistako egiten dute jazarleen biolentzia eta inposaketa. Horren harira, eskualdeko Batzoki ezberdinetan egindakoek EAJri eragiteaz gain, herritarren bizikidetza oztopatzen dutela adierazi du Debagoienako EAJ-PNVk. Ildo beretik, elkarbizitza baketsu eta eraikitzaile baten aldeko apustuan, aniztasuna eta errespetua oinarri dituen herri hezitzailean sinesten duela gehitu du. “Intolerantziatik jaiotako ekintzek ez dute lekurik gure gizartean eta are gutxiago bizikidetzan oinarritutako Euskal Herria eraikitzeko sustatzen ari garen bake-bidean” adierazi dute EAJ-PNVtik.
Horregatik, gertatutakoen harira, Debagoienako EAJ-PNVk errespetua eskatu du: errespetua iritzi aniztasunarekiko eta errespetua, oro har eskualdea osatzen duten herri eta herritarrekiko. Era berean, horrelako ekintzei aurre egin eta guztiak arbuiatu eta gaitzestea eskatu du eta pertsonen iritzi eta pentsaera eskubidearen aurkako erasoei irtenbidea emateko hausnarketa egitera deitu du. “Tamalez, argi geratu da oraindik beharrezkoa dela politikoki eta baita herri mailan ere horrelako ekintzak salatu eta erasoei aurre egitea, baita bakea eta bizikidetzaren inguruko pedagogia lanketa sakon bat egitea ere, horrela, intolerantziarekin behin-betiko amaitzeko”, gehitu dute.
Amaitzeko, beldur barik lanean eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza baten aldeko apustua egiten jarraituko dutela berretsi dute jeltzaleek. “Gu isilarazi nahi gaituztenek ez dute beraien helburua beteko, garai gogorragoetan ere aritutakoak gara eta”, amaitu dute.
Nabarmenak...
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



