Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko EAJ, aurrekontu-soberakinak negoziatzeko prest
Eibarko EAJ-PNVk aurrekontuen eremu hertsitik haratago joan daiteken akordioa eskaini dio PSOEri. Egin beharreko inbertsio batzuk adostea proposatu dio, eta prestutasuna agertu du hasiera batean aurrekontuan isladarik ez izateko.
Udal aurrekontua onartzea erraza izango da udal gobernuarentzat, jeltzale eibartarrek aurreratu dutenez. Izan ere, udal gobernua babesteko prest agertu dira, baldin eta bi alderdiek (EAJ-PNV eta PSE-EE) egin beharreko inbertsio batzuk adosten badituzte. Abertzaleek aditzera eman zuten “borondate irmoa” izango zutela “asmo batzuk alboratzeko”, eta pausu bat gehiago eman dute: prest egongo lirateke proposamenetako batzuk hasierako aurrekontuan islatu beharrean, soberakinaren bitartez finantzatzeko. Jeltzaleek 8 milioi euro inguruko soberakina espero dute, eta horietako 2 egongo lirateke konprometituta, Errebaleko obrentzat eta Gipuzkoako Foru Aldundiari egin beharreko itzultzearentzat. “Udal gobernua babesteko prest gaude, nahiz eta guk planteatutako doikuntzak ez onartu. Gure proposamenak altxortegi soberakina izan arte zain uzteko prest ere egongo ginateke”, eskaini du Eibarko EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak, Josu Mendikutek.
Talde abertzaleak udal armaginean egindako proposamena berritzailea da. 2016an, bi alderdiek 1.150.000 euroko aurrekontu-akordioa erdibidetu zuten. “Hala ere, altxortegi soberakinek gora egiten darraite. Ondorioz, aurrekontua txikituta ere, badago negoziaziorako tartea”, azaldu du ordezkari jelkideak. “Aurrekontu zirriborroak ahalbidetzen du soberakina urtez urte potolotzen jarraitzera”, dio. Hain zuzen ere, hor jarri du fokoa EAJk, uste baitu aurrekontua onartzeko tramitetik haratago ere badagoela akordio bat lortzeko tartea. “Gure nahia da Udalak aurrekontu eguneratua izatea, kudeaketarako erraminta garrantzitsua baita. Eta, noski, hiriarentzat dauzkagun proposamenak aurrera eraman nahi ditugu. Prest gaude bi gaiak bereizteko eta gure proposamenak altxortegi soberakina izan arte zain uztea. Hori onartzeko prest egon gintezke, garrantzitsuena akordioak lortzea baita Udalak ekonomiaren berraktibatzearen eta enplegu gehiago eta hobearen alde egin dezan, aparkalekuen eta hiri-birgaitzearen alde egin dezan”. Gaineratu duenez, “ona izango litzateke guztiok arduraz aritzea eta hiriak behar dituen inbertsio estrategikoak adostea”. Hori dela eta, errepikatu du “aurrekontua onartze aldera gure proposamenak atzeratu behar baldin baditugu, halaxe egingo dugu; garrantzitsuena horiek egiteko konpromisoa baita”.
Hori esanda, Mendikutek gogoratu du bere taldearen proposamen gehienek ez diotela gastu arruntari eragiten, inbertsio-proposamenak baitira. Ondorioz, “ez da ezer gertatzen hasiera batean aurrekontuan islatzen ez baldin badira, betiere, horiek egiteko konpromisoa hartzen baldin badugu”. Esandakoari buruz, hainbat inbertsio zerrendatu ditu: baserri-bideak konpontzea, Aldatze kalea birgaitzea edo jolasguneak konpontzea. “Aurrekontuan onartu beharrean, bi hilabete beranduago egiten baldin badugu, ez da ezer gertatuko; akordio bat lortzea da garrantzitsuena, jendearen eskari horiei erantzuna emateko”, esan du. Hori esanda justifikatu du egindako eskaintza: “malgutasuna eskaintzen diogu udal gobernuari, hasiera batean aurrekontuetan jaso gabe ere, proiektu estrategikoak aurrera eramateko”.
EAJk berriro ere azaldu du bere taldeak ez dituela negoziazioak erabiliko aurrekontuen onartzea atzeratzeko. “Zuhur jokatu nahi dugu, baina Udalak duen ahalmen finantzarioa ikusita, jakinik zer nolako altxortegi-soberakina duen, uste dugu ez litzatekeela arazorik egon beharko berehala akordio bat lortzeko. Bi aldeok borondatea baldin badaukagu, eta gure borondatea irmoa da, arazorik gabe lortu beharko genuke akordioa”, amaitu dute.
Nabarmenak...
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



