Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalak eta Defentsa Ministerioak hitz egiten jarraitzeko borondatea erakutsi dute Loiolako kuartelei buruz
Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du, lanean gogotsu jarraituko duela gune hori Donostiako hiri-gunean integratzeko, izan ere, Urumeako ertzaren garapena da hiriaren apusturik handienetako bat
Donostiako alkate Eneko Goiak bilera egin du Defentsa Ministerioaren Azpiegitura zuzendari Eduardo Zamarriparekin. Bilera Madrilen egin dute eta, bertan, Loiolako kuartelen etorkizunari buruz hitz egiten jarraitzeko borondatea erakutsi dute.
Behin bilera amaituta, Eneko Goiak honakoa esan du: “Hiriak duen asmoa zaila da, izan ere, armadaren interesak beste batzuk izan daitezke. Hala ere, bilera ez da txarra izan eta komunikazioa mantentzeko asmoa dagoela ikusi dugu, baita proposamenak zein iritziak elkarbanatzeko ere”.
Dena den, Goiak honakoa azpimarratu du: “Ez dugu itxaropen faltsurik sortu nahi. Armadak uste du egungo kokapenaren neurriak eta prestazioak berdinak izaten jarraitu behar dutela, ez dakit leku berean edo inguruan, baina hori oztopoa da eta zailtasunak jartzen ditu irtenbide bat lortzeko”. Hala ere, Donostiako alkateak, adierazi du, lanean jarraituko duela gogotsu, izan ere, Urumeako ertzaren garapena hiria egiten ari den apusturik garrantzitsuena da eta gune hori – alegia, Loiolako kuartelak – ezinbesteko gunea da garapen horrekin jarraitzeko.
Era berean, Eneko Goiak honakoa esan du: “Hiri-gunea pixkanaka hartzen ari da egun kuartelak dauden eremua. Historian zehar horrelakorik gertatu izan da hiriko beste hainbat eremutan eta, horietan guztietan, azken emaitza izan da hiri-gunea izatean amaitu dutela”.
Hortaz, Goiak adierazi du, lehen bilera izan dela eta ez zela proposamenak egiteko, baizik eta entzuteko eta, behin asmoak eta mugak jakinda, badakigu nola egin behar ditugun proposamenak”.
Alfonso XIII zubia eta Lore-Toki
Eneko Goiak eta Eduardo Zamarripak, halaber, Alfonso XIII zubiari buruz hitz egin dute, hain zuzen ere, Loiolako kuarteletara sartzeko zubiari buruz. Donostiako alkateak mahai gainean jarri du Urumea ibaiaren bideratzeko obretara egokitu beharko litzakeela, ibaiaren azken oztopoa ez izateko.
Lore-Tokiko lur-sailei buruz ere hitz egin dute. Eneko Goiak ministerioaren eta armadaren asmoak ezagutu nahi izan ditu, hain zuzen ere, lur-sail horiek Udaletxeari saltzeko bi erakundeek sinatutako protokoloa betetzeari buruzko asmoak.
Nabarmenak...
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



