Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lurraldeko eragile sozioekonomikoetan oinarritutako natur eremuen kudeaketa integrala da EAJ-PNV-ren hautua
Aranzadik, Aralarko pisten aurkako agerraldia egin du gaur Batzar Nagusietan, iritzietan oinarrituta
Aranzadi Zientzia Elkarteak, Aralarren pista berriak zabaltzearen aurkako iritzia azaldu du gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumen Batzordean, egungo mendiko abeltzaintza ustiapen ereduak ez daukala etorkizunik epaituz.
Eusko Abertzaleak EAJ-PNV taldeko Jabier Altuna Larrañaga batzarkideak Ingurumeneko Batzordearen amaieran azaldu du, gaur Aranzadik esandakoa partziala eta iritzietan oinarritutakoa dela; hala nola, mendiko abeltzaintzak ez duela etorkizunik beraz ez dagoela zertan pista berriak zabaldu beharrik esateak, larreotako abeltzaintza ustiapena gehiegizkoa dela iritzia emateak edota beraiek asmatutako 20 kilometroko pisten diseinu bat aurkezteak. Hauek bai direla arduragabekeriak gizarte kohesioa eta ingurunearen kudeaketa integrala kolokan jartzen dutenak.
Zentzu honetan Altunak azpimarratu du “azken urte hauetan naturaguneak kanpotik kudeatu nahi izan dira, lurraldeko eragileak kontutan hartu gabe. Denborak erakutsi digu horrelako planteamendu partzialak ez direla eraginkorrak eta horrexegatik ingurumen espazioen kontserbaziora begira EAJ-PNVren apustua, Europa osoan aplikatzen ari diren eta oso baliogarri eta eraginkorrak diren kudeaketa sistema aurreratuenen aldekoa da”. Eredurik gertuena Iparraldekoa litzateke.
Amaitzeko, batzarkide jeltzaleak, naturaguneak bulegoetako urruntasunetik kudeatu nahi dituen “eredu teorikoa” gainditu eta lurraldeko eragile sozioekonomikoak aintzat hartzen dituen, “eredu holistiko” baten alde egin du.
Nabarmenak...
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



