Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/12/14

Euzko Abertzaleak taldeak adingabeen artean alkoholaren kontsumoa geldiarazteko planteatu duen mozioa babestu du Kongresuak

Ekimenak, Joseba Agirretxeak defendatuak, diziplina anitzeko txostena egitea, legea aurkeztea eta sentiberatze kanpainak egitea planteatzen du adingabeen artean alkoholaren kontsumoa murriztea helburu
Joseba Agirretxea

Diputatuen Kongresuak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen mozioa babestu du adingabeen artean alkoholaren kontsumoa geldiarazteko. Hori da gaur bertan Kongresuan egin den eztabaidatik atera daitekeena, zeinetan PSOE-k, Podemos-ek, Ciudadanos-ek, ERC-ek eta Talde Mistoko zati batek Joseba Agirretxeak planteatutako ekimena babestuko dutela esan duten.PDECAT taldeak,bere aldetik, abstentzioa iragarri du eta PPk ez du oraindik bere jarrera zehaztu. Bozketak biharko osoko bilkura amaitutakoan egingo dira.

Ekimen honen bidez Espainiako Gobernuari eskatzen zaio arazo hau bere osasun politikaren ardatz nagusi gisa har dezala eta diziplina anitzeko txostena egin dezala, diagnostiko bat egiteko eta lege bat aurkezteko,zeinetan hainbat neurri jasoko diren,besteak beste Estatu mailako hedabideetan alkoholaren publizitatea mugatzea edo debekatzea. Euzko Abertzaleak taldeak era berean eskatu du Espainiako Gobernuak hedabideetan eta gizarte sareetan talka kanpainak egin ditzala adingabeen artean alkoholaren kontsumoak dakartzan arriskuen berri emateko.

“Estatu mailan mugen esparrua sortu ahalko duen legea izan behar dugu Autonomi Erkidegoen eskumenetatik at geratzen diren gaietarako, adingabeen artean ematen den alkoholaren kontsumoa moduko arazo larria konpontzeko, gazteri osasuntsuagoa, sortzaileagoa, parte hartzaileagoa eta askeagoa izango badugu. Hala gertatzeko baldintzak eskaini behar ditugu eta adingabeen aisialdiaren elementu nagusia alkoholaren kontsumoa izatea saihetsi behar dugu" azpimarratu du Diputatu jeltzaleak.

GARRANTZITSUA: Euzko Abertzaleak taldeak gogoratu nahi du bozketak bihar, ostegunez, egingo direla Kongresuan. Prentsa ohar hau idatzia izan da ekimena eztabaidatzeko orduan talde ezberdinek tribunan beren jarrera adierazi ondoren.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...