Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/12/05

Subiranotasuna ona baldin bada Luxenburgorentzat, Espainiarentzat edo Frantziarentzat, zergatik ez al da ona izango Euskadirentzat?, galdetu du Egibarrek

Estatutua eguneratzeko EAJren "ahalegina" ez da "makillaje" hutserako izango; "subjektu politiko berrien arteko harreman politiko berria sortzeko" baizik
Joseba Egibar

EAJren GBBren presidenteak, Joseba Egibarrek, ohartarazi du alderdi jeltzaleak ez duela Estatutua aldatzeko "ahalegin politikoa" egingo "makillajea" bilatzeko edo "aitortuak bai baina transferitzeke dauzkagun hamabi eskumenak bilatzeko". "Ez da auzi kuantitatiboa, nahiz eta hori ere baden, baizik eta subjektu politiko berrien arteko harreman politiko berri bat -ez enkaje bat-", azaldu du. "Ez du menpeko harreman batekin inolako zerikusirik". 
Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, bozeramaile jeltzaleak nabarmendu duenez, "interdependentzia baldin bada independentziarako baldintza, Luxenburgo edo Alemania bezalako subiranotasun partekatudun interdependientea izan nahi dut". 

“Subiranotasuna ona baldin bada Luxenburgorentzat, Espainiarentzat edo Frantziarentzat, zein hiruko erregelaren arabera izango da txarra Euskadirentzat?", azpimarratu du. 
Egibarrek estatus berri baten alde egin du, euskaldunen erabakitzeko eskubidea aitortuko duena eta bere ariketa adostea ahalbidetuko duena, "euskal erakundeek kudeatu beharreko arloak eta zehazpenak jasoko dituen proiektu politiko baten bidez". 

Behin egiaztatuta espainiar Estatuak "uko egiten diola" beste subjektu politiko batzuk existitzen direla aitortzeari, "katalan edo euskal herria subjektu politikoak, adibidez, espainiarra bezain zilegiak izan daitezkeenak", "legalitate printzipioa eta printzipio demokratikoa bateratzen jakingo duen" Estatu baten alde egin du, "herritarrek nahi dutena eta beren etorkizunerako dituzten asmoak errespetatuko dituena". PPk eta PSOEk gai horri "eutsi beharko diote", gaineratu du. 

"Botere-bitarteko horietarako eskubidea izan nahi dugu, gure etorkizun kolektiboa bermatzea ahalbidetuko digun errealitate politikoa eratzeko", ohartarazi du.

Bere ustez, euskal legegintzaldi honetan badago denbora Euskadirentzat estatus politiko berri bat adosteko, eta azpimarratu du "erabakitzeko eskubidearen alde egiten dugunok erantzunkizun berezia daukagula". 

"Agerikoa da PSE eta PP ez daudela horretarako prest, baina erabakitzeko eskubidearen alde egiten dugun gainontzeko alderdiok forma eta edukia emateko betebehar politikoa daukagu, herritarrek jakin dezaten zertaz dihardugun", azaldu du.

Ildo horretan, adierazi du kontua ez dela "ariketa iheskor bat, ekintza erromantiko bat euskaldunek munduan bere lekua izateko nahiaren inguruan". "Erabakitzeko eskubideaz dihardugu dauzkagun arazoei hobeto erantzuteko, eskubide sozialak eta ekonomimoak bermatzeko, herri gisa gure izaera politikoa zaintzeko...". Gai horiek guztiak definitzea eta erabakitzeko eskubideari edukia ematea litzateke", amaitu du

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...