Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/11/23

Euskadiren erronkei aurre egiteko modua “egiaztatutako esperientziatik” erakutsi du Urkulluk, Egibarren ustez

Joseba Egibar EAJ-PNVren legebiltzar-taldearen bozeramaileak nabarmendu du Iñigo Urkullu Lehendakari eta lehendakarigai jeltzaleak “esperientzia kontrastatutik” egin duela bere hitzaldia, herritarren aurrean azaltzeko nola egingo dien aurre Euskadiren erronkei nagusiei.
Euskadiren erronkei aurre egiteko modua “egiaztatutako esperientziatik” erakutsi du Urkulluk, Egibarren ustez

Urkulluren beraren eta Maddalen Iriarte EH Bilduko hautagaiaren diskurtsoen ondoren, bozeramaile jeltzaleak adierazpenak egin ditu Legebiltzarreko prentsa aretoan. Nabarmendu duenez, EAJk “hautatua izateko” hautagaitza aurkeztu du.

Iriarteren kasuan, Egibarrek gogoratu du EH Bilduk ez duela bere hautagaitzarentzat beste inoren babesik lortu. Hori dela eta, uste du koalizioak ‘gidoia betetzeko baino ez’ duela ‘alternatiba bat’ aurkeztu.

Bere hitzetan, EH Bilduren helburua jeltzaleen proposamenaren aurrean “alternatiba bat erakustea” izan da, “Legebiltzarreko talde guztien arteko eztabaidan garrantzia galduta ez geratzeko”. “Alternatiba desberdina, baina EH Bilduren 18 legebiltzarkideen babesa besterik izan ez duena”, adierazi du.

Egibarrek azpimarratu du “datuen arabera” Urkullu Lehendakari izendatuko dutela osteguneko bilkuran, bigarren saioan, alegia. Horrela, ordezkari jeltzaleak gogoratu du EH Bilduk berak aitortu duela “herritarrek oposizioko lehen indar” bilakatu dutela; hori dela eta, ondorioztatu du hautagaitza aurkeztu dutela egoera hori “nabarmentzeko” asmoz.

Gainera, Egibarrek esan duenez, Maddalen Iriarteren diskurtsoak agerian utzi du koalizioak ez duela gainditu bere hauteskunde programan agertutako “proposamenerako bidea”; izan ere, bere proposamenekin batera ez da inolako “bideragarritasun ekonomikorik” antzematen.

Bestalde, Egibarrek baieztatu du Urkulluk, bere hitzaldian, “egiaztatutako esperientziatik” azaldu duela zein izan behar den Euskadik dituen erronkei aurre egiteko modua.

EAJren bozeramaileak gaineratu du Jaurlaritza motorra izan daitekeela euskal gizartearen arazoei irtenbidea bilatzeko, “beti euskal gizartearen beraren parte-hartzearekin”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...