Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Familien enpresek egonkortasun eta konpromiso handiagoa erakutsi dute lurraldearekin” adierazi du Tapiak
EAJ-PNVk enpresa kudeaketa eredu berrien alde egin du eta Euskadin familien enpresek izan duten tokia nabarmendu du
Joseba Egibar eta Arantxa Tapia, EAJ-PNVren hautagaitzako beste kideekin batera, Eskoriatzako Patés Zubia enpresa bisitatu dute non familien enpresei babesa erakutsi dieten Euskadiren industria jarduerari egin dioten ekarpena dela eta.
Arantxa Tapiak adierazi du Euskadiko enpresetan kudeaketa eredu ezberdinak daudela, tartean aitzindari den ekonomia soziala. Gainera, EAJ-PNVko hautagaiak familien enpresek lurraldean izan duten tokia nabarmendu du horietan ekintzailetza izaera, berrikuntzarako jarrera eta, batez ere, herrietan inplikazio eta konpromisoa berezia eta argia erakutsi dutelako.
Enpresa guztietan, produktuen eta zerbitzuen kalitatearekin bezala, enpresen kudeaketa bereziki zaindu beharreko alderdia da, horretara denbora eta baliabideak bideratuz, adierazi du Tapiak.
Familien enpresak kontuan hartuta, hautagai jeltzaleak dio “familien enpresetan, ohikoak diren arazoaz gainera, arazo espezifikoak badituzte, gehienetan enpresaren jarraipenean belaunaldiz-belaunaldi areagotzen dena”.
EAJ-PNVren ustez familien enpresei arreta berezia zor zaie eta gizartean betetzen duen lana aitortzea beharrezkoa da inguruko enpleguaren egonkortasunerako eta konpromisorako berme direlako.
Hori dela eta, EAJ-PNVren egitasmoak ekonomia sozialeko enpresa ereduak edota langileen parte hartzea sustatzeko ekimenak aurreikusten ditu.
Nabarmenak...
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



