Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/07/14

ItsasArtek Antiguako tunelari bizia eman dio

Angulas Aginagak Donostiako Udalari eman dio Victor Goikoetxea artistaren lana, hain zuzen ere, artea, arkitektura, teknologia eta energia berriztagarriak – Igarle, Aelvasa eta Lurgen enpresen eskutik – uztartzen dituen lana
Eneko Goia

Miramar-eko tunelak bizia hartuko du, hain zuzen ere Miramar Jauregiaren azpitik Kontxa eta Ondarreta pasealekuak lotzen dituen tunelak, Angulas Aguinagari esker. Izan ere, Angulas Aguinagak Donostiako Udalari eman dio Victor Goikoetxea artistaren lana. Proiektu arkitektonikoa Xabier Barrutieta arkitektoarena da eta arlo teknologikoa Igarle, Aelvasa eta Lurgen enpresek garatu dute eta proiektuak artea, arkitektura, teknologia eta energia berriztagarriak uztartzen ditu.

Proiektua Donostia 2016aren Elkarrizketak atalaren barruan dago eta hiriarentzako legatu artistikoa izango da. Gaur aurkeztu dute instalazioa eta, bertan, parte hartu dute, Donostiako alkate Eneko Goiak udal korporazioaren buru; Donostia 2016ko zuzendari orokor Pablo Berasteguik; proiektuaren mezenas nagusi Angulas Aginagaren zuzendari orokor Carlos Lunak eta marketing eta komunikazio arduradun Gonzalo Azcaratek; Victor Goikoetxea artistak; Xabier Barrutieta Arkitektuak; eta Aelvasa, LurGren eta Igarle enpresetako ordezkari – proiektuaren arlo teknologikoa garatu eta eman dute – Josu Gomezek, Iñaki Gilek eta Fran Manzanok.  

Egunero milaka pertsonak zeharkatzen dute tunela. Gaurtik aurrera, esperientzia berezia bizitzeko aukera izango dute. Izan ere, gurutzatzen duen orok lurra eta itsasoaren arteko sentsazioa bizitzeko aukera izango du. Horretarako, Victor Goikoetxea artistak tunelaren sabaia – 29 metro – margotu du hainbat material, lodiera, distira eta zimurtasunekin. Eta, horrenbestez, lurra eta itsasoaren arteko lotura irudikatu nahi izan du, betiere, tunela gune oso berezian bihurtuz, hain zuzen ere, donostiar guztiek gozatu ahal izango dute gune originala.

Artelana osatu da, puntako argiteriarekin – Aelvasa enpresaren eskutik –. Horri esker, lanak mugimendua du eta itsaso azpiko sentsazioa areagotzen da. Halaber, tuneletik pasatzen direnek energia sortuko dute, LurGen enpresak garatutako teknologiari esker. Eta, gainera, tunelak Smart kapa bat ere izango du. Horri esker, artelana ikusten duen orok iritzia eman ahal izango du. Ondorioz, tunela gune erakargarria izango da, izan ere, partehartzeko, iritzia emateko eta presente egoteko aukera emango du.

Mezenas horiei guztiei esker, ItsasArte legatu malgua eta jasangarria izango da, hain zuzen ere, hiritarren parte hartzea eta elkar eragitea ahalbidetuko duen legatua. Gainera, iritzia ematen duten hiritarrei Gula del Nortek pintxo batetara gonbidatuko die hiriko bi tabernatan (Branka eta Iturrioz).

Arratsaldeko 8tan egingo da irekiera-ekitaldi ofiziala. Bertan, mezenasek eta artistak azalpenak emango dituzte bertaratzen diren hiritar guztiei eta, ondoren, tunelaren argiak piztuko dira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...