Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Izeba Proiekturako pertsona boluntarioek izena emateko kanpainaren hasiera
Gipuzkoan soilik egiten den Izeba proiektuak emaitza oso onak utzi ditu, baina proiektua kolokan jar dezakegu boluntario gehiago lortzen ez baditugu
Izeba proiekturako boluntarioak bilatzeko kanpaina berria aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundian Maite Peña, Gizarte Politikako Diputatuak eta Iker Uson, Baketik Fundazioko koordinatzaileak, proiektu honetaz arduratzen den entitatea.
2009. urtean Izeba proiektua abiarazi zen Gipuzkoan hainbat arrazoi direla medio: jatorrizko familiengandik bereiztuta bizi diren eta Diputazioaren babespean dauden adingabeen izeba/osaba bezala aritzea onartzen duten familien edo pertsonen sarea sortzeko. Bere helburu nagusia tutelapeko adingabeen bizitza kalitatea hobetzen laguntzea da, euskarria, afektibitatea, babesa eta harreman sozial hurbilen hedapena emango dien erreferentziazko familia bat eskainiz.
Peña Diputatuak azpimarratu du Foru Aldundiaren tutoretzapean bizi diren gazteei laguntzeko proiektu honen garrantzia: “Soilik Gipuzkoan egiten den proiektua da, orain arte oso emaitza onak utzi dituena”, azaldu du Diputatuak. Gogoratu du proiektuak abian daramatzan 9 urteetan 130 familia baino gehiagok hartu dutela parte, eta horietatik 93k oraindik gazteekin eurekin harremanetan jarraitzen dutela, batzuk proiektuaren barnean daudelako oraindik eta beste batzuk, proiektuari esker lortutako harremanari eusten diotelako.
Proiektuaren emaitzekin harro, baina oraindik familia gehiago behar direla azpimarratu du Gizarte Politikako Diputatuak: “20 bat gazte, gehienak 15 eta 17 urte bitartekoak, prest daude programan parte hartzeko baina horiei laguntzeko prest dauden “izebak” behar ditugu”.
Iker Usonek, Baketik Fundazioko Koordinatzaileak azaldu du “izeba” horien lana zein den: “Aldundiaren tutoretzapeko zentroetan dauden gazteei babesa, laguntza eta harremana eskaintzen dien sare hau mantendu nahi da. Gertuan familia erreferenterik ez duten gazte hauek babesa eskaini diezaieketen familiak behar dituzte besteak beste: astean behin etxera bazkaltzera edo ibilaldi bat egitera gonbidatzeko, aldizka telefonoz deitzeko, gai pertsonaletan, ikasketetan edo hizkuntza ikasten laguntzeko, erosketak egitera berarekin joateko, bere adineko beste gazte batzuekin harremanetan jarzteko, kirol-ekintzak, ekintza kulturalak edo aisialdiko planak proposatzeko, etab”.
“Izeba” gehiago lortzeko kanpaina informatibo bat gaur abian jartzen da. Maiatzean zehar Izeba Proiektuari buruzko informazioa hedatzen lagunduko duten komunikabide orokorrekin eta tokian tokikoekin lanketa eginez eta Gipuzkoako herri ezberdinetan hitzaldi informatibo sorta bat antolatuz.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


