Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ulertezina da Udal bati hiritarren iritzia jakiteko tresna bat izaten ez uztea
Eneko Goia Donostiako alkateak esan du, zezenketen gaineko kontsulta egiteko bidea aztertuko dutela
Behin Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia ezagututa, hain zuzen ere, 2015eko ekaineko herritarren kontsulten gaineko araudiari Estatuaren Abokatuaren helegitea aintzat hartzen duen epaia, Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa adierazi du: “Ulertezina da Udal bati hiritarren iritzia jakiteko tresna bat izaten ez uztea”.
Horren harian, Eneko Goiak adierazi du, epaia eta argudio juridikoak aztertuko dituztela, eta ondoren erabaki bat hartuko dutela. Horiek horrela, Goiak segidakoa esan du: “Helegitea egiteko aukerak aztertuko ditugu, betiere, araudia bere horretan mantentzeko. Gogoan izan, araudia Udalbatzak aho batez onartu zuela eta, beraz, balio politiko handia duela. Eta behin hori aztertuta, araudiari jarraituz egin nahi zena egiteko bideak aztertuko ditugu, hain zuzen ere, gai jakin bati buruz hiritarren iritzia jakiteko bideak”.
Horrenbestez, Donostiako alkateak honakoa azpimarratu du: “Nahiz eta araudia inpugnatuta dugun eta aurkako epaia duen, araudi hori aho batez onartu aizan zen, beraz, 9.000 donostiarrek egindako eskariak errespetua eta erantzuna izatea merezi du. Eta, horregatik, eskaerari bide emateko aukera aztertuko dugu, betiere, hiritarrek gaiari buruz eman ahal izateko”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


