Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalak martxan jarriko du zezenketen ikuskizunen inguruko galdeketa egin ahal izateko prozedura
Donostiako Udalak abian jarriko du zezenketen ikuskizunen inguruan galdeketa egiteko prozedura. Donostia Antitaurina Orain taldeak jasotako baliozko 8.986 sinadurak egiaztatu ondoren, Udalak bide emango dio galdeketaren prozedurari kopuru horrek galdeketen udal araudiak jarritako erroldaren %5aren muga gainditzen baitu.
Eneko Goia alkateak azaldu du jasotako 10.000 sinaduretatik 8.986 baliozkoak izan direla eta honi esker, Donostia Antitaurina Orain taldeak eskatutako galdeketarekin aurrera egin ahal izango duela Udalak.
Goiak azpimarratu du apirilaren 15etik aurrera 60 egun dituela Udalak deialdiren eguna zehazteko, udalak indarrean duen “Galdeketen inguruko araudiaren” arabera. Behin egun hori finkatuta, galdeketa 60 eta 90 eguneko epea legoke.
Alkateak adierazi du Udalak hurrengo pausoari “normaltasun osoz ekingo diola” eta herri galdeketaren emaitzak berau burutu ondoren aztertuko direla.
Nabarmenak...
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



